Ver en Lengua de Signos Española
Aurkezpena
Urrutiko Hezkuntzako modalitatezko Goi Maila hau, eskaintza modular, malgu bat da, pertsona helduei irakaskuntzara sartzeko aukera ematen diena, beste eginkizun eta jarduteekin ikasketaren kontziliazioa errazteko. Era honetan, ikasle bakoitzak aukeratu ahal dezake zein modulutan matrikulatu bere behar pertsonal eta ordutegien arabera. Ikasketa hauen erdiesteak, Estatu osorako baliagarria den titulu ofizial bat ematen du berdin berdin.
Lehentasun eta ordutegiaren arabera, eskainitako modulu guztien artetik izena ematea eskatu ahal izanen da, gehienez seietan. Hala ere, ez da gomendatzen urtean 4 modulu baino gehiago.
Nahiz eta on-linezko hezkuntza bat izan, azterketa eta Lantokiko Heziketa (L.T.H.) presenziazkoak izanen dira. Praktikak Nafarroako Foru Erkidegoan egingo dira. Ikasturte bakoitzeko deialdi bat dago; guztira 4 moduluetarako eta bi Lantokiko Prestakuntzarako.
Modulu batzuetan aurrez aurreko jarduerak ere egin ahal izango dira. Zehazki, Haurren Arretarako Proiektuaren moduluak, moduluaren % 30eko presentzialtasuna izango du nahitaez.
Eskaintza hau pertsona helduei zuzentzen da gehien bat, eta bereziki lan esperientzia bat ziurtatzen dutenei.
Modulu bakoitzeko 40 plaza eskaintzen dira.
Ver en Lengua de Signos Española
Profila eta gaitasunak
Titulu honek ematen duen prestakuntza profilak, honako eremutan lanean haritzeko gaitasuna ematen du:
- Haur hezkuntza: hezkuntza zentrotan edota haur eskoletan, 0tik 3 urtetako zikloan. Eskola zentroetan ere laguntzaile moduan parte hartu dezake 3tik 6 urtetarako etapan, heziketa behar bereziko adingabeen laguntza bezala, gizarterapenerako, jangelan, eskola ordu kanpo ekintzetarako, eta abar.
- Hezkuntza ez formala: olgeta jarduerekin, aisialdia, ludoketak, bizitoki zentroetan. Naturarekin, turismoarekin, hiriarekin, aisialdiarekin, kulturarekin eta abarrekin erlazionaturiko berariazko programak garatzeko profesional taldeetan sartuz.
- Gizarte zerbitzuak: arrisku egoeran dauden adingabeekin erakunde edo lan programetan, familia laguntzaren bitartez.
Heziketa, 0tik 6 urtetako haurrekin zuzeneko esku-hartze soziohezitzailerako gaitasunen eskuratzean zentratzen da, beraien oinarrizko beharren zainketa eta atentzioaren bidez. Zehazki:
- Hezkuntza elkartearekin erlazio arinak eratu eta mantendu, eta familia, hezkuntza taldea eta beste irudi profesionalekin koordinazioa.
- Programatu, heziketan parte hartu eta haurtzaroaren arretarako programak ebaluatu.
- Baliabideak modu egokian antolatuz, 0tik 6 urtetarako haur adingabeen garapen autonomoa errazten duten irakaspen – ikaspen metodoak aplikatu.
- Oinarrizko zainketako lanak bete, hala nola lehen laguntzen eta oinarrizko osasun eta laguntzen zainketa tekniken ezagutza.
- Definitu, sekuentziatu eta ikasketak ebaluatu, zerotik sei urtetarako haur garapenaren testuinguruan interpretatuz. Horrela, bere ekimenaren esparruan agertzen diren egoera antzeman eta orientatu daitezke, familia informatzeko eta, beharrezkoa izanez gero, beraien ardura beste profesionalei edota zerbitzuei desbideratzeko. Egoera horien aurrean ezartzen diren neurriekin laguntzeko gai izan beharra da ere.
Ver en Lengua de Signos Española
Ikasketa plana
120 kreditu ECTS (European Credit Transfer System).
Edukiak
Eskainitako moduluak | Urteko orduak | Asteko ustezko eskainitako orduak |
---|---|---|
Haur hezkuntzaren didaktika | 130 | 6 |
Autonomia pertsonala eta haur osasuna | 190 | 6 |
Haur jokoak eta bere metodologia | 230 | 12 |
Garapen kognitibo eta motorra | 190 | 16 |
Garapen sozioafektiboa | 100 | 8 |
Empresa eta ekimen ekintzailea | 60 | 6 |
Ingelera I | 60 | 6 |
Lehen laguntzak | 60 | 6 |
Haurtzaroaren arretarako proiektua | 100 | 6 |
Gaitasun sozialak | 100 | 12 |
Adierazpen eta koomunikazioa | 130 | 14 |
Familietan esku-hartzea eta arrisku sozialeko adingabeen ardura | 100 | 8 |
Lanbide heziketa eta orientazioa | 100 | 6 |
Heziketa lantokian | 450 | lanaldia |