Gure historia

Ver en Lengua de Signos Española

1986tik gure zentroa soziohezitzaile bitartekotasunaren giza-hezitzaile esku-hartzeko profesionalen hezkuntzan ibili da. Aurretik Lehenago, Lanbide Hezkuntza II barruan -Gizarte Egokitzapen Teknikari Espezialistaren trebakuntzarekin-. Gaur egun, “Soziokultural eta Komunitatearentzako Zerbitzuen” familiaren barruko goi mailako heziketa ziklo berriak ematen ditugu.

Gure hezkuntza eskaintza guztia, “Oinarrizko hezitzaile” kontzeptuaren bidez antolatzen dugu; giza-hezitzaile ikuspuntu soziohezitzaile batetatik pertsonekin esku-hartze zuzenaren ezaugarri komunengatik egindako apustua.

Gainera, garbiketa eta zerbitzu orokorrezko lanetara orientaturiko Hasierako Lanbide-Prestakuntza Bereziko Programa bat ere ematen dugu (H.L.P.B.P.)

Aurrekariak

Ver en Lengua de Signos Española

1977an demokraziaren etorrerarekin batera, Foru Gobernuak eta udaletxeek aurreko garaian ez zeuden gizarte eta kultur zerbitzu multzo bat martxan jarri zituen. Honek, sortzen hari ziren behar profesional berriei erantzuteko hezkuntza sistemaren egokitasun falta agerian utzi zuen.

Zehazki, Iruñeko umezurztegiaren itxiera aipatu dezakegu adibide bezala, non gizarte zailtasunetan zeuden adingabeak biltzen ziren. Etxe funtzionalak edo pisuak deiturikoak martxan jarri ziren, kolektibo hori era hobeagoan zaintzeko lekuak. Nahiz eta egitura oso argia egon, lan horietarako bereziki hezitako profesionalik ez zegoen. Hori dela eta, hurbileko heziketa zeukan pertsonak kontratatu ziren (Psikologia, Maisutza, Pedagogia, etabar…), baino laster ohartu ziren, eginkizun horietarako prestakuntza egoki bat behar zutela.

Hezkuntza eskaera honi erantzungo zion beste inor ez zegoenez, 1979an sortutako Bartolomé de Carranza fundaziora jo zuten. Fundazio honek, Frantziako hezitzaile heziketa zentroekin (Paue eta Tolosa) harremanetan jarri zen, hala nola Bartzelonako hezitzaileen heziketa zentro batekin. Eta bat egiten zuen irudi profesionala Espezializaturiko Hezitzailea zela ulertu zuen. Era honetan, 1980an jarri zen martxan Nafarroako espezializaturiko hezitzaileen lehenengo eskola.

Zentro hau, nahiz eta Nafarroako Gobernuko diru laguntzen bidez mantendua izan, pribatua zen eta onarpen akademiko gabeko titulu bat ematen zuen. Hala eta guztiz ere, planteaturiko heziketa behar horiei erantzuten zien.

Geroago, Hezkuntza ministerioak 1980ko abuztuan LH2 barruan Egokitzapen Sozialeko Teknikari Espezialista izeneko titulu berri bat argitaratu zuen, eta, neurri batean, interbentzio soziohezitzaileko profesionalen heziketara zuzentzen zen. Titulu hau, neurri handi batean, espetxe esparruan parte hartzen zuen erlijio ordena baten Godellan (Valentzia) dagoen hezitzaile heziketa zentro baten eskariz sortu zen.

Era honetan, Bartolomé de Carranza Fundazioako Hezitzaile Eskolak, titulu berri horrek proposaturikoaren arabera bere programa egokitu zuen. Eta onarpen akademikoa daukan titulazio bat eskaini dezake.

Progresiboki, berezko hezkuntza eredu bat itxuratu zen, zeina apustua egiten zuen praktikei garrantzia emateagatik, gainbegiratze profesionalaren elementuen gehitzea heziketa elementu bezala… Azken finean, bertan parte hartzen zuten pertsonen identitate profesionalera egokitzen zen eredu bat.

Prozesu honetan zehar, beste hezkuntza zentroekin harremanak egin ziren, bereziki Bartzelona, Girona, Madril eta Galiziarekin. Helburua, espezializaturiko hezitzailearen irudi profesionala hobeto nabarmentzeko ahaleginak koordinatzea izan zen, erronkak, eginkizunak eta esparruak seinalatuz. Halaber, hasiberri zegoen mugimendu profesionalarekin erlazioa hasi zen.

Funtzionamenduko lehendabiziko urteak eta gero, ikasleriaren tipologia aldatuz joan zen. Horrela, esparruan dagoeneko lanean zeunden profesionalekin batera, hala egin nahi eta hasierako heziketa hori bilatzen zuten profila gehitu zen.

Hala eta guztiz ere, Fundazioa heziketa sistemaren eskasi bat behin behineko eran osatzen zuenaren jakitun zen: lanean dauden profesionalak osatu. Era honetako zentro baten egoerarik egokiena heziketa administrazio barruan egon behar zuen eta, zentzu honetan, foru administrazioarekin elkarrizketa prozesu bati ekin zion berak behin betiko heziketa eskari horiek bere gain hartu zezan.

Lanbide Heziketa 2ren (L.H. 2) garaia

Ver en Lengua de Signos Española

1986an foru administrazioak lanbide heziketako zentro berri bat sortu zuen (orduan Lanbide Heziketa Mistoen 7. Ikastetxea deiturikoa), Egokitzapen Sozialeko Teknikari Espezialistako titulazio ofizialea eman ahal izateko. Titulazio hau, esparru soziohezitzaile barruan zegoen arauturiko hezkuntza bakarra zen. Beratik aurrera Espezializaturiko Hezitzailearen irudia garatu genuen, errealitate profesionaletik eskatzen zena berau izanik.

Azken finean, interbentzio soziohezitzaileko profesionalen hezkuntza L.H.2tik betetzeko intentzioa zen.

Egitura honen desegokitasunaren jakitun ginen: irudi profesional hau, zegokion baino maila baxuago batean kokatzea suposatzen zuen. Gainontzeko Europan bezala, ikasketa maila altuago batetan kokaturik egon behar lukeela uste genuen.

Hala eta guztiz ere, aurreko eskolaren esperientziatik aurrera eta L.H.2ko egiturarekin, irudi horren eskakizun profesionalekin bat zegoen heziketa eredu koherentea lantzea lortu zen, honakoari esker:

  • Lantokietan praktika ordu portzentaje altu baten gehitzea.
  • Heziketarako berariazko guneen diseinua. Gune hauek komunikazio gaitasunaren garapen eta praktikatzen denaren esperientziaren azterketa kritikoari jaramon egin behar zioten. Gainera, ahal zen neurrian, titulazio honen plan ofiziala, heziketaren benetako beharretara egokituko zen.

Momentu haietako histori abagunearen fruitu den ezohizko egoera hau ebazteko, profesional mugimenduarekin lan egiten dugu irudi horren hezkuntza eta lan arauketarako. Oinarriko Hezitzaileen mugimendu profesionalarekin batera, Espezializaturiko Hezitzailearen lehendabiziko Estatu Kongresua (Iruña, 1987) antolatu genuen. Kongresu honek, unibertsitate eremuan irudi profesional horrekin bat zegoen hezkuntza bat izateko oinarriak jarri zituen.

90an dagoeneko eman genuen aukera Egokitzapen Sozialeko Teknikari Espezialistarentitulua lortzeko aukera proba libre batzuen bidez. Era honetan, aurreko Bartolomé de Carranza Fundazioko Eskolan ikasketak egindako pertsona gehienek, L.H. 2ko titulu ofizial bat eskuratzeari esker beraien egoera akademikoa normalizatzea lortu zuten.

Azkenik, Unibertsitatean Gizarte Hezkuntzan Diplomatura berri bat gehitzea lortu zen 1992an. Diplomatura honek, Espezializaturiko Hezkuntzarako, Animazio Soziokulturalerako, Helduen Hezkuntzarako eta Animazio Soziolaboralerako unibertsitate mailan heziketa eskaintzen zuen.

Gure zentroak, Egokitzapen Sozialean Teknikari Espezialistaren L.H.2ko heziketa eskaitzen jarraitu zuen, Nafarroako Unibertsitate Publikoak diplomatura berri hori laster gehituko zuenaren konfidantzan.

Alabaina, bere ezarpenerako etorkizunik ez ikusterakoan, eta ondoko erkidegotan egonda dagoeneko, 1995en Espezializaturiko Hezitzaileen Hezkuntzari L.H.2ren marko barruan etena emanen geniola publikoki adierazi genuen. Ikasturte horretatik aurrera, titulazioa, heziketa ziklo berrien ikuspuntutik eskaini zen, Bigarren Hezkuntzaren erreformatik aurrera planteaturikoak. Modalitate hau 1999-2000 ikasturtean desagertu zen.

Egungo garaia: Hezkuntza zikloak

Ver en Lengua de Signos Española

1988an Lanbide Heziketa 2ren promozioaren bukaerarekin aldibereko eran, “Zerbitzu soziokultural eta komunitatearentzako” familia profesionaleko goi mailako hezkuntza ziklo berrien ezarpenari ekin genion. Gure hezkuntza eskaintza familia honi dagozkion Lanbide Heziketako goi mailetako 3z arduratu zen. Horrela, gaur egun honako goi mailak ematen ditugu:

1999–2000 ikasturtean, Eskaintza Partzialeko modalitate batean Integrazio Sozialekozikloaren eskaintza ere hasi genuen. Eremu profesional honetan lan egiten zuten pertsonei egokitzen zen modalitate bat. Urte bat geroago, eskaintzan Haur Hezkuntza zikloa sartu genuen, 2001–2002tik 2003–2004 ikasturtera arte eman zena.

Urte hartan, “Ebaluaketa, Onarpena eta Akreditazioa (E.O.A)” europar proiektuan parte hartu genuen. Berarekin, pertsona ezinduen etxeko arretan edota hirugarren adinerako egoitzen esparruan esperientzia handiko pertsona talde baten onarpen profesionalerako prozesuari ekin genion. Esperientzia hau, erdi graduko ziklo berriaren Eskaintza Partzialaren (singularra) modalitatearen bidez osatu zen, ikasturte horretan ezarri zena: Erdi Maila Arreta Soziosanitarioan.

2004–2005 ikasturtean zehar, Hezkuntza Ministerioak gurea bezalako zentrotan 1992 aurretik lorturiko hezkuntza baliozkotu zuen, Gizarte Hezkuntzako diplomaturarako sarrera posible egin ahal izateko. Honek, unibertsitate mailan sektore honen erregulazioan zehar egindako hezkuntza esfortzuen aintzatespena suposatu zuen.

Gaur egun, gure hezkuntza eskaintzak, aurretik aipaturiko gure familia profesionaleko 3 goi zikloak betetzen ditu, profesionalei egokituriko modalitateko Gizarteratzea barne, hala nola Arreta Soziosanitarioan erdi mailako ziklo berria, soilik modalitate horretan egiten dena.