Aurkezpena
Zuzenezko sozio-hezitzaile esku-hartzeagatik bereizitako lanbide irudi bat da. Heziketa estrategien bidez zenbait egoera pertsonal eta gizartekoak aldatzera eramaten du. Horrela, talde sozialen dinamizatzaile eragile bezala ulertzen dugu. Bere prestakuntzaren muina, taldeen ardura eta dinamizazioa da.
Profila eta gaitasunak
Titulu honek ematen duen prestakuntza profilak, honako eremutan lanean haritzeko gaitasuna ematen du:
- Eremu kulturala: proiektuen lantze eta gauzatzeen bitartez, hala nola kultur hornikuntzen ardura eta dinamizazioaren bidez.
- Eremu sozialean: auzo, gune kulturalak, gizarte izaerako zerbitzu enpresa, garapen sozialerako programen gauzatze, eta abarren dinamizazioaz.
- Partaidetza eremua eta asoziazionismoaren sustapena: gaztedi saila, taldeen lidergoa, talde lanak, eta abarren dinamizazioarentzako.
- Hezkuntza eta maila pertsonaleko esku-hartze eremuan: aisi eta denbora libreko hezkuntza esku-sartzeren bidez (begirale eta aisialdiko koordinatzaileak), zerbitzu sozialen eremuan esku-hartzea (animazio soziokulturalaren metodologia baliotsua izan daitekeen esku-hartze pertsonaleko eremu haietan), pertsona helduen hezkuntzaren eremuan esku-hartzea ( formala ez den hezkuntzaren esparru barruan).
Bere prestakuntzak, lan egiten duen pertsonen beharrez arduratzea, eta bereziki, parte hartzen duen taldeak dinamizatzen jakitea posible eginen du. Zehazki, sozioheziketa zuzeneko esku-hartzearen esparruan, honetarako gaitasuna ematen du:
- Gizarte garapenera zuzenduriko gizarte esku-hartze proiektuak antolatu, dinamizatu eta ebaluatu, talde dinamikako teknikak aplikatuz eta baliabide komunitarioak, kulturalak eta aisi eta denbora librekoak erabiliz.
- Bere jardutearen esparruan sortzen diren gizabanako egoera problematiko haiek antzeman eta orientatu, bere arreta beste profesionalei edota zerbitzuetara desbideratuz. Era berean, egoera horien aurrean ezartzen diren neurrietan laguntzeko gai izanen da.
- Parte hartzen den programak orientatu. Modu honetan, programak berak izan ditzakeen berezko helburuez gain, politika kultural eta sozial zabalago baten tresna bezala balio dezake.
Ikasketa-plana
1700 ordu bi ikasturtetan banaturik:
Curso | Periodo | Horas | Lugar |
---|---|---|---|
Lehen ikasturtea | Iraila – Ekaina | 960 ordu | Ikastetxea |
Bigarren ikasturtea | Iraila – Ekaina | 740 ordu | Lantokian |
Ver en Lengua de Signos Española
Edukiak
Moduluak | Urtebeteko orduak | Astebeteko orduak |
---|---|---|
Lehendabiziko ikasturtea | ||
Aisialdi eta sozio-heziketako ekintzetarako enpresa txiki baten antolamendu eta kudeaketa | 96 | 3 |
Garapen komunitarioa | 160 | 5 |
Animazio kulturala | 160 | 5 |
Talde dinamika animazioa | 128 | 4 |
Aisialdi eta denbora libreko animazioa | 128 | 4 |
Esku-hartze sozialaren metodologia | 160 | 5 |
Lanbide heziketa eta orientazioa | 64 | 2 |
Proiektu integratua | 64 | 2 |
Bigarren ikasturtea | ||
Lantokian heziketa | 740 | lanaldia |