Goi Maila – Haur Hezkuntzan (euskara)

Aurkezpena (Eskuorri)

Ver en Lengua de Signos Española

Bere lanbide eremua 6 urte beheko haurren hezkuntza da, beraien garapen osoa, joko, sormen, partaidetzaz, afektibitatearen garapenaz, psikomotrizitateaz, autonomia pertsonalaz eta soziabilitateaz sustatzeko. Lanaren alde garrantzitsu batek haurren familien erlazioarekin zerikusia dauka, geroz eta handiagokoa den kultur aniztasuneko ingurune batean.

Ziklo hau gaztelania eta euskera modalitateetan ematen da. Gainera, 2010-11 ikasturtetik, titulazio honetako zenbait moduluen urrutiko hezkuntzako eskaintza bat badago (on-line). 2012-2013 ikasturtean, ziklo osoa eskainiko da.

Ver en Lengua de Signos Española

Profila eta gaitasunak

Titulu honek ematen duen heziketa profilak honako esparrutan profesionalki jarduteko gaitasuna ematen du:

  • Haur Hezkuntza: hezkuntza zentrotan edota haur eskoletan, 0tik 3 urtetako zikloan. Eskola zentroetan 3tik 6 urtetarako etapan ere laguntzaile moduan parte hartu dezake behar bereziko heziketan adingabeen laguntza bezala, gizarterapenerako, jangelan, eskola ordu kanpo ekintzetarako, eta abar.
  • Hezkuntza ez formala: olgeta jarduerekin, aisialdia, ludoketak, bizitoki zentroetan. Naturarekin, turismoarekin, hiriarekin, aisialdiarekin, kulturarekin eta abarrekin erlazionaturiko berariazko programak garatzeko profesional taldeetan sartuz.
  • Gizarte Zerbitzuak: arrisku egoeran dauden adingabeekin erakunde edo lan programetan, familia laguntzaren bitartez.

Heziketa, 0tik 6 urtetako haurrekin zuzeneko esku-hartze soziohezitzailerako gaitasunen eskuratzean zentratzen da, beraien oinarrizko beharren zainketa eta atentzioaren bidez. Zehazki:

    • Hezkuntza elkartearekin erlazio arinak eratu eta mantendu, eta familia, hezkuntza taldea eta beste irudi profesionalekin koordinazioa.
    • Haurtzaroaren arretarako programak programatu, heziz parte hartu eta ebaluatu.
    • Baliabideak modu egokian antolatuz, 0tik 6 urtetarako haur adingabeen garapen autonomoa errazten duten irakaspen – ikaspen metodoak aplikatu.
    • Oinarrizko zainketako lanak bete, hala nola lehen laguntzen eta oinarrizko osasun eta laguntzen zainketa tekniken
    • Ikaskuntzak definitu, ordenatu eta ebaluatu, zerotik sei urtetarako haur garapenaren testuinguruan interpretatuz.

Horrela, bere ekimenaren esparruan agertzen diren egoera haiek antzeman eta orientatu daitezke, familia informatzeko eta, beharrezkoa izanez gero, beraien ardura beste profesionalei edota zerbitzuei desbideratzeko. Egoera horien aurrean ezartzen diren neurriekin laguntzeko gai izan beharra da ere.

Ver en Lengua de Signos Española

Ikasketa plana

2000 ordu bi ikasturteetan banaturik:

Ikasketa plana – Haur Hezkuntza
Ikasturtea Denboraldia Orduak Lekua
Lehenengo ikasturtea Iraila – Ekaina 960 ordu Heziketa Zentroa
Bigarren ikasturtea Iraila – Ekaina 1040 ordu Heziketa Zentroa eta Lantokia

Edukiak

Ver en Lengua de Signos Española

Edukiak – Haur Hezkuntza
Moduluak Urteko orduak kredituakECTS Asteko orduak
Lehenego Ikasturtea
Haur hezkuntzaren didaktika 130 14 4
Autonomía pertsonala eta haur osasuna 190 12 6
Haur jokuak eta bere metodologia 220 12 7
Garapen kognitibo eta motorra 160 12 5
Garapen sozioafektiboa 100 8 3
Lanbide heziketa eta orientazioa 100 4 3
Ingelera I 60 2
Bigarren Ikasturtea
Lehen laguntzak 70 3 4
Haurtzaroaren arretarako proiektua 100 5 3
Gaitasun sozialak 100 6 3
Adierazpen eta koomunikazioa 160 11 3
Familietan esku-hartzea eta arrisku sozialeko adingabeen ardura 100 6 2
Empresa eta ekimen ekintzailea 70 5 2
Heziketa lantokian 440 22 lanaldia