Goi maila – Gizarteratzea

Ver en Lengua de Signos Española

Aurkezpena

Integrazio soziala, pertsona eta taldeen zuzeneko arreta eta zainketagatik definitzen da.

Bere heziketan, funtsezko enfasia pertsonen arreta sozio-hezitzailea da. Esku-hartze eremua oso zabala da, nahiz eta, gizarte zailtasunezko sektoreekin heziketa ekintzei lehentasuna eman (arriskuan dagoen haurtzaro-nerabezaro, droga-mendekotasunak, delinkuentzia, eta abar.), eta eremu soziosanitarioan, non hezkuntza lana zainketa pertsonalekin eta oinarrizko osasun arretarekin nahasten dira (pertsona helduak, minusbaliotasunak, eta abar.)

Titulu hau, gainera, aktibo dauden langileei eskaintza modalitatean eskaintzen zen (lehengo eskaintza singularra) profesionalei zuzendurikoa. 2018-19 ikasturtetik aurrera, aldatu da, eta hasiera batean helduentzako eskaintza erdipresentziala izango da, eremuko profesionalak izan ala ez. Arratsaldeko ordutegian (3 ikastaro) zikloko modulu guztietara sartzeko aukera emango du.

Ver en Lengua de Signos Española

Profila eta gaitasunak

Titulu honek ematen duen prestakuntza profilak, honako eremutan lanean haritzeko gaitasuna ematen du:

  • Zailtasun sozialetan dagoen sektoreekin eremu sozio-hezitzailea: gizarte bazterketa arriskuan dagoen haurtzaro eta gazte, drogazaletasun, delinkuentzia,
  • Eremu sozio-sanitarioa: hezkuntza lana zainketa pertsonalekin eta oinarrizko osasun arretarekin nahasten dira (pertsona helduak, minusbaliotasun, eta abar.)

Lanbide jarduera irabazi asmorik gabeko instituzio publiko edo erakunde pribatuetan lan egiteko orientaturik dago, honakoekin erlazionaturiko programa berariazkoekin:

  • Talde ezberdinen arretara zuzenduriko egoitzak: hirugarren adina, minusbaliatu fisiko eta psikikoak, gaixo mentalak.
  • Abegi zentroak: adingabekoak, emakumeak, baztertzea, etxe gabekoa, etorkinak.
  • Gizarte Zerbitzuko zentroak.
  • Etxez etxeko laguntza zerbitzua.

Bere gaitasunak lan egiten duen pertsonen beharren zaintzea y arretari jaramon egin ahal izatea posible eginen du, kasu partikular bakoitzari buruz lortutako informazioa balioetsiz, bere autonomia pertsonala eta lan-munduratzea garatzeko estrategia eta teknika aproposenak zehaztu ahal izateko. Zehatz-mehatz, honetarako trebatzen da:

    • Gizarteratze esku-hartzeak prestatu, antolatu eta ebaluatu.
    • Bizikidetasun eta lan-munduratze unitateen arreta ekintzak antolatu eta gainbegiratu.
    • Esku-hartze soziohezitzaile zuzeneko teknikak menperatu, bereziko enfasia jarriz komunikazioko alderdiaren maneiuan, gizarteratze konplexuko prozesuetan murgilduriko pertsonekin parte hartzeko gai izan ahal izateko.
    • Pertsonen zainketa pertsonalaren zereginen garrantzia eta balio soziohezitzailea ulertu, ala nola eginkizun horiek betetzeko teknikak ezagutu: lehen laguntzak, osasun eta asistentziazko oinarrizko zainketa, eta abar.

Ver en Lengua de Signos Española

Ikasketa-plana

2000 ordu bi ikasturtetan banaturik:

Plan de estudios – Integración social
Curso Periodo Horas Lugar
Lehen ikasturtea Iraila – Ekaina 960 ordu Ikastetxea
Bigarren ikasturtea Iraila – Ekaina 1040 ordu Lantokian

Ver en Lengua de Signos Española

Contenidos

Plan de estudios – Integración social
Moduluak Urteko orduak Asteko orduak
Lehenengo Ikasturtea
Esku-hartze sozialare testuingurua 160 5
Gizarte-trebetasunak 130 4
Gizarteratzea eta laneratzea 130 4
Autonomia pertsonala sustatzea 160 5
Komunikazioko sistema handigarriak eta alternatiboak 100 3
Esku-hartze sozialerako metodologia 130 4
Ingelesa I 60 2
Lanerako prestakuntza eta orientabidea 100 3
Bigarren Ikasturtea
Bizikidetza unitateendako arreta 130 4
Hezkuntza arloko esku-hartzea sostengatzea 100 3
Komunitate bitartekaritza 100 3
Lehen sorospenak 70 2
Gizarteratze proiektua 130 4
Empresa eta ekimen sortzailea 70 2
Lantokian heziketa 440 Lanaldian 12

Praktikak

Lehenengo ikasturtean praktikekin lehen harremana egiten da, hau da, astean gutxienez 4,5 ordu ikasturte osoan.

Bigarren ikasturtean garatzen da Lantokiko Prestakuntza. Horrek esan nahi du, funtsean, sektoreko erakunde batean ordutegi zabalarekin lanean hastea ikasturte osoan.