KULTURARTEKO ASTEA, 1. ISko (ERDIPRESENTZIALA) ikasleek antolatua

Hiru egunez, Gizarte Integrazioko 1. mailako eta ERDI MAILAKO ikasleek kulturartekotasunaren inguruko dinamika ezberdinak proposatu dituzte. Tailer horietan ISko 2. eta 3. mailako ikasleek (erdipresentzialak) eta Genero Berdintasuna Sustatzeko Eskaintza Modularreko ikasleek hartu dute parte. Lehen egunean, migratzaileei buruzko estereotipoak eta zurrumurruak landu ziren, eta emakume migratzaileek pairatzen duten diskriminazio bikoitza azpimarratu zen.

 Lehen egunean, migratzaileei buruzko estereotipoak eta zurrumurruak landu ziren, eta emakume migratzaileek pairatzen duten diskriminazio bikoitza azpimarratu zen. Astearte arratsaldean, ikasleek migrazio-prozesuari buruzko zenbait bizitza-istorio eman zizkiguten, eta arreta jarri zuten bai zailtasunetan bai alderdi positiboetan. Azkenik, “Boteretsuak” proiektua aurkeztu zuten, emakume migratzaileak ahalduntzeko ekimen gisa.

Ostegunean bukatuko da kultura arteko astea, dantza eta kultura desberdinetako adierazpen tailerren eta plater eta postre tipikoen dastaketaren bidez.

This entry was posted in Berri nabarmenak, Berriak and tagged , , . Bookmark the permalink.