Tag Archives: Integración Social

Azuqueca de Henareseko (Guadalajara) San Isidro BHIko Gizarte Integrazioko talde baten bisita

Joan den astean, Guadalajarako Integrazio Sozialeko ikasle-talde baten bisita izan genuen. Prestakuntza-esperientziak partekatzen ditugu ikasle bisitarien eta gure ikastetxeko ikasleen artean, baita irakasleen artean ere. Eskerrik asko ezagutzeko erakutsi diguzun interesagatik.

Tagged , | Leave a comment

JARDUNBIDE EGOKIAK EZGAITASUNAK DITUZTEN PERTSONEKIKO ELKARRERAGINEAN, CERMINek emana.

Gizarte Integrazioa ikasten ari diren lehenengo mailako euskera, gaztelera eta erdipresentzialeko taldeek, CERMIN-ek (Desgaitasuna duten Pertsonen Ordezkarien Nafarroako Batzordea) emandako “JARDUNBIDE EGOKIAK DESGAITASUNEN BAT DUTEN PERTSONENGANAKO INTERAKZIOAN” izeneko tailerrean parte hartu dute.   Tailer hau, ikasleek garatu behar izango duten Autonomia … Continue reading

Tagged , | Leave a comment

KULTURARTEKO ASTEA, 1. ISko (ERDIPRESENTZIALA) ikasleek antolatua

Hiru egunez, Gizarte Integrazioko 1. mailako eta ERDI MAILAKO ikasleek kulturartekotasunaren inguruko dinamika ezberdinak proposatu dituzte. Tailer horietan ISko 2. eta 3. mailako ikasleek (erdipresentzialak) eta Genero Berdintasuna Sustatzeko Eskaintza Modularreko ikasleek hartu dute parte. Lehen egunean, migratzaileei buruzko estereotipoak eta zurrumurruak landu ziren, eta emakume migratzaileek pairatzen duten diskriminazio bikoitza azpimarratu zen.  Lehen egunean, migratzaileei buruzko estereotipoak eta zurrumurruak landu ziren, eta emakume migratzaileek pairatzen duten diskriminazio bikoitza azpimarratu zen. Astearte arratsaldean, ikasleek migrazio-prozesuari buruzko zenbait bizitza-istorio eman zizkiguten, eta arreta jarri zuten bai zailtasunetan bai alderdi positiboetan. Azkenik, “Boteretsuak” proiektua aurkeztu zuten, emakume migratzaileak ahalduntzeko ekimen gisa. Ostegunean bukatuko da kultura arteko astea, dantza eta kultura desberdinetako adierazpen tailerren eta plater eta postre tipikoen dastaketaren bidez.

Tagged , , | Leave a comment

25N Gizarte-integrazioko zikloko ikasleek egindako bideoa

Tagged , | Leave a comment