Noticias y Avisos

KORONABIRUSAREN AURREAN HEZKUNTZAN HARTUTAKO NEURRIAK

Koronabirusak eragindako egoera honen aurrean, Hezkuntza Departamentuak bi astez gutxienez Ikastetxe guztiak ixtea erabaki du.

Beraz, agindu berririk egon ezean, hezkuntza jarduera guztiak, Proba libreen azterketa guztiak, ate irekien jardunaldiak eta ikastetxean antolaturiko  jarduerak etenda geratzen direla jakinarazten dizuegu.

Gure web -orrialdean geroko erabakietaz informatzen jarraituko dugu.

 

 

 

 

Leave a comment

Martxoak 5 – Berdintasunaren Aldeko Komandoa

kaixo, Berdintasunaren Aldeko Komandoa gara

15 egunean behin elkartzen garen ikasle talde bat. Genero desberdintasunari eta horrek eragiten digun moduari buruz hitz egiteko.

Komando bezala egiten dugun lehenengo ekintza, zainketei, haien garrantziari eta gizartean gutxi baloratzen denari buruzko jardunaldi hau prestatzea izan da.

Hemendik, emen ikasten ditugun lanbideak, zaintza horiekin zuzenean lotuta daudela aldarrikatu nahiko genuke.

Aukera hau baliatzen dugu, genero berdintasunarekin zerikusia duen edozein gaietaz hitz egin nahi izatekoten, zuen esanetara gaudela adierazteko.

Prest gaude zuen ikasgeletara, departamentura edo irakasleen klaustrora joateko, beharrezkoa edota interesgarria iruditzen zaizuen gai bati buruz hitz egiteko eta horrekin batera zuen zalantzak argitzeko.

Gurekin harremanetan jar zaitezkete irakasleen bidez.

Ondoren, gaurko jardunaldia Cristina Gil eta Katsiarina Radchanka dinamizatuko dute.

Leave a comment

IRAKASLE ERASMUS EGONALDIA

Otsailean Hezitzaile Eskolako irakasle batek Erasmus egonaldi bat egin du Erresuma Batuan, Stafford hirian. Bertan Staffordshire Women´s Aid elkarteak kudeatzen duen egoitza ezagutu du, non genero indarkeria jaso duten emakumeak eta haien familiak bizi diren.

Leave a comment

LANBIDE HEZIKETAKO ZIKLOETAN SARTZEKO PROBAK

Hezkuntza departamentuak  Lanbide Heziketako ,arte plastikoetako eta diseinuko eta kirol irakaskuntzako zikloetan sartzeko probetan izena emateko ebazpena argitaratu du. Nahi duzuen Zentroan egin dezakezue izena  ematea.

Hemen dago informazio guztia.

Leave a comment

“Junior Job Coach” proiektuko diploma banaketa

C.I. Escuela de Educadoras y Educadores-Hezitzaile Eskola I.I. ERASMUS+KA2 “Junior Job Coach” proiektuan parte hartzen ari da

Europar proiektu honen kideak dira: ROC Midden Nederland (Holanda), Centre for Promoting Lifelong Learning (Rumanía), BFI (Austria), Cambridge Regional College (Reino Unido) y Nafar Gobernuko Hezkuntza Departamentua.

Helburua Junior Job Coach errola sustatzea da. Hau da, Lanbide Heziketako Goi Mailako ikasleek, Praktikak edota Lantokiko Prestakuntza modulua egin dutenek eta, ondorioz, lantoki munduan esperientzia dutenek, Erdi Mailako ikasleei laguntza ematea, ikasten ari diren erlazionaturiko eremu laboralean beren lehen prestakutza esperientza egiten ari diren ikaskide gazteagoak baitira.

Horretarako, Lanbide Heziketako Goi Mailako ziklo bat ikasten ari diren 22 gaztek (María Ana Sanz I.I.-ko 4  ikasle eta Hezitzaile Eskola I.I.-ko 18 ikasle) prestakuntza ikastaro batean parte hartu izan dute, ikastetxe honetako orientatzaileak emanda.

Behin prestakuntza zatia bukatuta, Proiektuaren fase honetako errekonozimendua eta diploma emateko ekitaldia egin da. Honetan Nafarroako Lanbide Heziketaren Zuzendari Nagusia den Tomás Rodríguez eta Lanbide Heziketaren Nazioarteko Burua den María Rozas izan ditugu ikastetxean.

 

Leave a comment

2. mailako Animazio Soziokultural eta Turistikoko ikasleak IPES bisitatzen

Animazio soziokultural eta turistikoko 2.mailako ikasleak IPES bisitatzen.

Pamplona-Iruñeko kultur ekipamenduak ezagutzen.

Leave a comment

ATE IREKIEN EGUNA

Datorren apirilaren 23an arratsaldeko 6etan ate irekiak antololatu dira Eskolan.

Leave a comment

OHARRA:TITULUAK

Continue reading

Leave a comment

Animazio Soziokulturalaren II. Sinposiuma (ANRIE) prestatzen

Topaketa Iruñean, Auzoeneako lokaletan, ANRIEko bazkideen animazio soziokulturaleko II. Sinposiuma prestatzeko. Oso giro ona eta oso lan ona.


Eskerrak eman nahi dizkiogu Auzoeneari bere lokalak uztean erakutsi duen prestutasunagatik eta laguntzagatik.


Hurrengo partida apirilean izango da, Valentzian.


Animatu!!!

Leave a comment

Laneratzaile ez espezializatuei zuzenduriko baliabide gidaren aurkezpena EISOLeko taldeari

Gizarte integrazioko lehenengo mailako ikasleak laneratzaile ez espezializtuei zuzenduriko gida bat landu dute.

Bertan Lan merkatuaren ezaugarriak, enpleguaren neurketa, laneratze modalitateak, Nafarroako Enplegu Zerbitzua, ekonomia soziala, hirugarren sektoreko enpresak eta lan sorgune berriak landu ditugu, beste hainbat gahien artean.

Proiektu hau, pasa den urtean Gizarte Integrazioko lehenengo mailako ikasleak sortu zuten sitean kokatu dugu, “En su piel. Espacio Web de Integración” (linka) izeneko proiektuari jarraipena emanez. Gida hau EISOLeko laneratzaile taldeari aurkeztu zaie eta oso baliogarriak izan diren ekarpenak jasotzeko aukera izan dugu.

Leave a comment