Noticias y Avisos

Taller de cuentacuentos Educación Infantil 2º

Urtero bezala, Ines Bengoa ipuin kontalaria ikastetxean izan genuen Haur hezkuntzako 2. mailako zikloko AeK moduloko ikasleei tailer interesgarria eskainiz. Teoriaz gain hainbat jarraibide praktiko jaso zituzten ikasleek gero haur eskoletan praktikan jartzeko: balio izan zien konturatzeko zein inportantea den haurrei ipuinak kontatzea, zein zaila den ondo kontatzea, baina animoa eta gogoaz gain bizpahiru irizpide jarraituz gero, emaitza txunditzeko modukoa izan liteke, eta hori haurren aurpegiek salatuko dute.

 

Leave a comment

Pijamaren eguna

Estatuan, gaur egun harrera zentroetan bizi diren 21.000 adingabe baino gehiago daude, familia batekin bizi beharrean.

Azaroaren 20an, Haurren Eskubideen Nazioarteko Konbentzioa onartu zenez, Haur Hezkuntzako 2. mailako euskara eta gaztelerazko taldeok bat egin genuen ASEAFen deialdiarekin.

Deialdi horretan, Pijamaren Eguna ospatu genuen, harrera-zentroetan bizi diren haur eta gazteei ikusgarritasuna emateko eta adingabe guztiek familia bateko etxe batean bizitzeko duten eskubideaz kontzientziatzeko.
Leave a comment

Nafarroako Museora bisita Animazio Soziokulturaleko eta Turistikoko 2. mailako ikasleekin

Azaroaren 12an, osteguna, animazio soziokulturaleko eta turistikoko 2. mailako ikasleek Nafarroako Museoa bisitatu zuten.

Eskerrak eman nahi dizkiogu Museoari, bereziki Olaia Nagoreri, bere kultur egitarau zabalean eskaintzen digun eskaintzara hurbildu diguelako.

Leave a comment

Gizarte Integrazioan greba (ikasleok hitzarmen duinaren alde)

Gure ikastetxeko ikasleek bat egin dute gaur goizean San Frantzisko Plazatik atera den zutabean, hainbat sindikatuk esku-hartze sozialaren sektorean egindako 24 orduko greba-deialdiaren barruan

Sektore horrek lotura zuzena du gure heziketa-zikloen lanbide-profilarekin. Deialdiaren helburua da sektoreko langileentzako lan-baldintza onenak lortzea Nafarroako Esku Hartze Sozialeko lehen Hitzarmenean.

Ahotsa.infok egindako bideoa

Leave a comment

Hezitzaile baten egunerokoaren berri jasotzen

Gure ikastetxeko Haur Hezkuntzako 2. mailako ikasleak Ororbiako Haur Eskolako Rakel Iriarte hezitzailearekin 9 orduko ikastaro bat izan dute. Saio horietan hezitzaile baten lanbidea ezagutzeko aukera izan dute ikasleek, egunerokotasunean garrantzia duten alderdi ugari ezagutuz eta horien inguruan hausnartuz. 

Bereziki interesgarria izan da bertako hezitzaile taldeak egin dituen eta egiten jarraitzen duen gai ezberdinen inguruko lanketa eta prozesuak entzutea. 

Orain 1.mailakoen txanda da. Talde honek ere praktikan oinarritutako formakuntza osagarria jasotzeko aukera izanen baitu. 

 

Eskerrik asko, Rakel!

Leave a comment

AFORISMOEN lehen lehiaketa

Aforismoen lehen lehiaketa

Data: Azaroaren 6tik 20ra bitartean.

Abenduaren 17ean hiru lan hoberenak aurkeztuko dira eta 18ean irabazlea jakingo da.

Oinarriak zein izen-ematea eta bidalketa honako estekaren bitartez egingo da.

Genero begirada kontutan hartu beharko da.

Leave a comment

ASCTko ikasleen irteerak (animazioa)

Iruñeko gaztediaren etxea bisitatzen, ASCTko 1. mailarekin, urriaren 6an

2020 Mapamundistas programako erakusketa ikustera joan ginen urriaren 22an ASCTko 2.mailakoak

Leave a comment

APSD proba libreak argitaratzeko eta erreklamatzeko abisua

Proba libreen azken kalifikazioak hilaren 13an, asteartea, argitaratuko dira, EDUCAn 13:00etan. Erreklamazioak egiteko, 4 eguneko epea dute ikasleek.
Horretarako, ikastetxeko idazkaritzan sinatutako erreklamazio-agiria entregatuko du, horren arrazoia zehaztuta.

Txosten idatzi baten bidez, azken emaitzaren berri emango zaie ikasleei. (Foru Agindua
49/2013, maiatzaren 21ekoa).

Leave a comment

Haur hezkuntza online aurkezteko bilera

Urriaren 13an, asteartea, lineako urrutiko Haur Hezkuntzako zikloa aurkezteko bilera egingo da. Saioa eskolako areto nagusian izango da 16: 00etan ikasle matrikulatu berrientzat eta 17: 00etan aurreko ikasturteetan matrikulatuta egon diren ikasleentzat.

Leave a comment

Froga Libreak: ARRETA HIGIRNIKOA

Datorren asteazkenean, urriak 7, ARRETA HIGIENIKOA moduluaren proba egingo da, Mendekotasun Egoeran dauden Pertsonen Arreta Graduko proba libreen deialdiaren barruan.

Gogorarazten dizuegu San Frantzisko kaleko atetik sartu behar duzuela eskolara, patioa zeharkatuz, eta, ondoren, argibideei jarraitu 8.GELA-raino (2. solairua). Irteerarako, kontrako ibilbidea jarraitu behar da, geziei jarraituz eta ate beretik irtenda.

Gainera, NANa, maskara eta proba egiteko materiala ere ekarri behar dira. Azterketara sartu aurretik, kontingentzia-planeko neurriei jarraituz, eskuak desinfektatu beharko dira. Gela erabilgarri egongo da atean.

Azterketa 16: 30etan hasiko da

Leave a comment