On-line Ikasleekin “Praktikak partekatzen” (1.HH)

Atzo, apirilaren 12, Haur Hezkuntzako ikasleek ‘Praktikak partekatzen’ proiektuaren aurkezpena egin zuten.

On-Line ikasleei (prestakuntza-modulu guztiak amaitu arte praktikarik egiten ez dutenei) haur-eskolen eta lagun etxeen errealitateari buruzko informazioa eman eta Orientazioa, Didaktika, Autonomia eta Jokoa moduluen edukiekin lotuta egiten dituzten praktikak azaltzea zuten helburu.


Praktiketako ikasle baten egunerokotasuna azaltzen zuen bideo bat lehenengo eta gero atalez atal teoria eta praktikaren uztarketa ulertzeko interesgarriak zituzten gaiak landu zituzten.

Saioaren amaieran, on-line ikaslearekin hitz egiteko aukera izan zuten, bere zalantzak argitu eta online ikasketaren inguruan solastuz.

This entry was posted in Berri nabarmenak, Berriak, Noticias, Noticias Destacadas. Bookmark the permalink.