Pijamaren Eguna

Hezitzaile Eskola Magalerekin elkartu da Pijamaren Eguna ospatzeko, harrera egoeran dauden haurrak laguntzeko

Ekitaldiak amaitzeko, taldeko dantzak eta ikasleentzako ‘photocall’-a izan ziren

Maite Bermejo Astiz

Ostiralean, 2021eko azaroaren 19an, hainbat ekitaldi egin ziren Iruñeko Hezitzaileen Eskolan, Foru Erkidegoan harrera familia baten bila dabiltzan 325 gazteei laguntzeko. Horietatik 195 Nafarroako Gobernuaren tutoretzapean daude egoitza harreran. Gainerako 130ak, ordea, adinez nagusi direnean harrera familietatik ateratzen direnentzako bideratuak dauden programetan.

Nafarroako Gobernuko Gizarte Eskubideen sailburuak, Carmen Maeztuk, aurreko ostegunean publizitate-kanpaina aurkeztu zuen, harreran dauden gazteen egoerari buruz gogoeta egiteko eta familia berriak proiektu horretan parte hartzera bultzatzeko. Datorren urterako 80 gazteentzako etxea lortzea da helburua.

   

Ekintza solidarioak
Hasiera batean, Hezitzaileen Eskolako ekintzak Iruñeko Udalean eginen ziren, baina eskaera ukatu egin zen. Azkenik, San Frantzisko kaleko eskolako atzealdeko kanpoko patioan egin ziren.

Ekitaldia 11:45ean hasi zen, gonbidatuen harrerarekin. Ondoren, MAGALE Elkarteko ordezkari batek hartu zuen hitza ongietorria egiteko. Ondoren, parte hartu zuten ikasleek eta irakasleek ipuinak eta gutunak irakurri zituzten, besteak beste; azkenik, Magaleko kideak hitza hartu zuen amaieran ekitaldia itxi eta eskerrak emateko. Hasi eta ordubete geroago amaitu zen programa, musikarekin, dantzekin eta photocall libre batekin.

 

   

Eskerrik asko guztioi parte hartzeagatik.

Argazki gehiago

This entry was posted in Berri nabarmenak, Berriak, Noticias, Noticias Destacadas. Bookmark the permalink.