“Bideo Laburren Eskola Lehiaketan” FPE finalista Eskola Solidarioen proiektuan

Eskola Solidarioen Proiektuaren parte izanik, Bideo-Laburren Eskola Lehiaketan parte hartu dugu, Alboan-ek antolatuta (facebook: @alboan ONG).

Bideoak gure zentrora iristen diren pertsonen harrerarekin dugun konpromisoa islatu behar zuen. 

Atzo sari banaketa ekitaldira joan ginen eta bertan finalista geratu ginen.

Oso topaketa atsegina eta hunkigarria izan zen. Ikastetxeek egindako bideo guztiak ikusi ahal izan genituen eta parte-hartzaileak ezagutu.

Ekitaldiaren amaieran SETEMek antolatutako Bidezko Merkataritzako jakiaz gozatzeko aukera izan genuen.

This entry was posted in Berri nabarmenak, Berriak. Bookmark the permalink.