Praktikak enpresetan – Lantokietako Heziketa

Ver en Lengua de Signos Española

Enpresetako praktikak, Lanbide heziketako heziketa zikloetako irakaskuntza-ikaskuntza prozesuko funtsezko elementu bat dira. Gure zentroan enpresetako praktikek, bi ezaugarri berezi agertzen dituzte:

  • Heziketa zikloetako ikasturte guztietan egiten dira. Bigarren mailan egindako praktikak Lantokietako Heziketa (L.T.H.) izeneko moduluari dagokio, derrigorrezko heziketako modulu profesional bat, heziketa ziklo guztietan ikasi eta enpresan garatzen dena.
  • Ikasturte osoan zehar egiten dira, urritik ekainarte.

Gure zentroak, enpresa kopurua handi batekin lankidetza hitzarmenak dauzka, era honetan, ikasturte akademiko bakoitzean gure ikasleek laurogeita hamarren bat enpresa ezberdinetan praktikak egin ditzazkete.

Ver en Lengua de Signos Española

Lantokietako Heziketaren (L.T.H.) ezaugarriak

  • Aurretik programatzen da eta nahitaezkoa titulua lortzeko.
  • Lortu nahi den tituluaren profil profesionalaren berariazko ekoizpen jarduteak egiten dira.
  • Modulu profesional hau enpresan garatzen da, profil profesionalaren lanpostu ezberdinen jardute eta eginkizun ikusi eta bete ahal izateko, hala nola, ekoizpen jardute edo zerbitzuen antolamendua eta lan-erlazioak ezagutu.
  • Jarduteak, heziketa programa batean sartzen dira.
  • Bi pertsona praktikan dauden ikasleak orientatzeaz arduratzen dira. Bi pertsona hauek funtsezkoak dira heziketa prozesuan:
    • Irakasle-tutorea (heziketa zentrokoa).
    • Tutore, begirale edo izapidegilea (enpresa edo erakunde laguntzailekoa).
  • Gizarte Egokitzapen eta Animazio soziokulturaleko hezkuntza ziklotan, L.T.H.-ko orduetako zati bat heziketa zentroan egiten dira, lantokietako esperientzi eta ikasitakoari buruz euskarri eta azterketa gogotsua egiteko esparruetan.

Ver en Lengua de Signos Española

Helburuak

  • Ikasten den heziketa zikloan aurreikusitako profesionalen lorpena burutu.
  • Sektore profesional ezberdinen jakintza lortu.
  • Lan ingurugirotan integrazioarekin erlazionaturiko lanbide heziketaren helburu orokorren lorpenari lagundu.
  • Ikasleen gaitasun profesionala ebaluatu, bereziki ezaugarri haiek hezkuntza zentroan egiaztatu ezin direnak benetako lan egoerak eskatzen dutelako.

Ver en Lengua de Signos Española

Iraupena

Modulu profesional honen iraupena, heziketa ziklo bakoitzeko curriculum ofizialean zehazturik dator:

  • Goi Maila Haur Hezkuntzan: 450 ordu.
  • Goi Maila Integrazio Sozialean: 740 ordu.
  • Goi Maila Animazio Soziokulturalean: 740 ordu.

Lantokiko lanaldiaren eguneroko iraupena, enpresaren lan ordutegiaren berdina edo hurbilekoa izan beharra dauka. Hala eta guztiz ere, L.T.H.-a ikasturte osoan zehar banatzen denez, lanaldiaren eguneroko iraupena, lanaldi erdiaren hurbilekoa da.

Praktikak, eskola aldian eginen dira, enpresan indarrean dagoen lan egutegia aintzat hartuz.

Ver en Lengua de Signos Española

Salbuespena

Lantokietako Heziketako modulu profesionalerako salbuespen osoa edo partziala eskatu ahal izanen du, aipatutako heziketa zikloarekin erlazionaturiko gutxienez urte bateko lan esperientzia (lanaldi oso bati dagokion zenbatekoa kontutan hartuz) ziurtatzen duen matrikulatutako ikaslea.

Lan esperientziak, ikasleak LTH-ko modulu profesionaleko curriculumean bildutako ikaspen emaitzak eskuratuak dituela bermatu behar du.

Eskaerak, LTH hasiera data aurretik, matrikulaturik dagoen Zentroko Idazkaritzan burutuko dira eta Zentroko Zuzendariari zuzentzen dira.

Salbuespena, oso edo partziala, Zuzendariagatik ebatzia izanen da, aurretik irakasle taldeak txostena egin eta gero.