Orientazio akademiko eta profesionala

Ver en Lengua de Signos Española

Orientazio Saila, Zentroak hezkuntza komunitate guztiari ematen dion informazio eta laguntza zerbitzua da, bai ikasleei, nola familiei eta irakasle berei ere. Pertsonal, akademiko edo lan erako erabakiak hartzeko prozesuetan zehar pertsona hauek izan ditzaketen eskaerei berariazko arreta eta orientazioa ematen du. Zerbitzu honen ardura, zentroko heziketarako eta lanarako orientazioaren profesional pertsonek daukate.

Gainera, Nafarroako Informazio eta Orientazio Profesionaleko Sareak arlo honetan informazioa eta aholkularitza errazten digu, hala nola Nafarroako orientazio erakunde eta zentro guztietara sarrera.

Arreta odutegiak

  • Astelehena: 10:00etik 15:00 orduetara
  • Osteguna: 9:00tik 13:00 orduetara

Aurretiko zita eta kontsultak

Ver en Lengua de Signos Española

Heziketarako orientazioa

Heziketa ibilbidea lantzeko informazio eta aholkularitza eskaintzen dugu beren garapen pertsonal eta profesionalean interesaturik dagoen pertsonari orori.

Gure Heziketa Eskaintza barnean dago:

Ver en Lengua de Signos Española

Enplegurako Orientazioa

Lana bilatzen dutenei informazio eta aholkularitza , beraien lan merkaturatzea errazteko.

Orientzio hau enpleguaren bilaketaren honako funtsezko alderdietan arreta jartzen du:

  • Autoazterketa eta Helburu Profesionala.
  • Enplegu Bilaketarako Tresnak: Aurkezpen Eskutitza eta Currículum Vitaea.
  • Aukeraketa prozesua: Aukeraketa Frogak eta Elkarrizketa.

Ver en Lengua de Signos Española

Gaitasunen ebaluaziorako orientaziona

Orientazio Sailak gaitasun profesionalen akreditazio eta aintzatespen prozeduran ere aholkularitza ematen du:

  • Dauden Profesionaltasun Ziurtagiriak.
  • Gaitasunen akreditazio prozedurei buruzko informazio eta aholkularitza.
  • Deialdi irekiei buruzko informazioa.