Enpresan praktikak – Lantokietan Hezkuntza L.T.H.
Ver en Lengua de Signos Española
Lantokietako Hezkuntza programaren bidez, zentroak ia ehun erakundeekin praktikak egin ahal izateko lankidetza hitzarmenak eratzen ditu. orokorrean Beraien jardute eremuak dira:
- Haur Hezkuntza
- Minusbaliotasunak dauzkaten pertsonen arreta
- Haurtzaro eta gaztaroaren prebentzio eta arreta
- Lanbideratze eta gizarteratzea
- Osasuna – Buruko Osasuna
- Hirugarren Adina
- Ingurumen Hezkuntza
- Emakumea
- Gizarte bazterketa
Berrikuntza proiektuak
Gaur egun honako proiektu berritzaileetan parte hartzen dugu:
Ver en Lengua de Signos Española
Lagundu nazazu, aisialdi bateratzailea
Gure erkidegoan egoera aztertu eta gero, talde eta elkarte gehienek, minusbaliotasun ezberdinak dauzkaten pertsona taldeentzako ekintzak antolatzen dituztela antzematen dugu. Horregatik, gure ikasleei ze aisialdi nahi zuten aztertzen eta erabakitzen erakustea planteatu zen, hala nola normalizaturiko taldeen barruan, aurkitzeko tresna eta baliabideak ematea . Gainera, hurbileko gizarte ingurunean bateratzeko jarrerak sortzeko nahia dago. Honek maila ezberdinetan ekitea suposatzen du; informazio bilaketarako aholkularitzatik, ekintza beran zehar laguntzeraino (beharrezkoa den bitartean).
Zehazki, proiektu honekin nahi dugu:
- Hezkuntza prozesuko partaide guztiak eta batbedera nahasi: zentroko irakasleak, zuzendaritza taldea, zentroko ikasleak eta ondoko ingurunea.
- Zentroko profesional taldeari aisialdi bateratzailean heziketa eman.
- Ikasturte honetan zehar landutako Unitate Didaktikoen bidez, zentroko ikasleei heziketa eman .
- Alboko ingurune osoari, aisialdi bateratzailearen gaian sentsibilizatzeko kanpaina bat egin (2. Unitate Didaktikoa).
- Zentroko ikasleen artean boluntario talde bat kudeatu, testuinguru honetatik beharrezkoak diren konpainiak egin daitezen.
Proiektu honetan honako nafar erakunde eta instituzioekin parte hartzen dugu:
- Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Saila. Berrikuntza Atala. Berrikuntza Atala.
- Centro de Recursos de Educación Especial de Navarra – CREENA. Informazio eta lanbideratzeko Unitatea eta P.C.P.I.E.
- ANFAS, boluntarioen kudeaketa.
- Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Urretxindorra Proiektua.
- Mariana Sanz Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeko PCPIEa.
Informazio gehiagorako, proiektuaren Memoria kontsultatu dezakezu “Materialak eta agiriak”.
ELACONTI proiektua, animalia zurekin
Ver en Lengua de Signos Española
Bai arreta soziosanitario eta psikosozial alorrera, bai bizitzako aro ezberdinetan zehar pertsonaren garapen integralari zuzenduriko Autonomi Erkidego Arteko proiektua.
Animalien laguntzarekin, pertsonen arretarako tresna terapeutikoetan berrikuntzak bilatzen ditu, Lanbide Heziketako hezkuntza sisteman aplikatzeko eta ikasleen artean ekimen ekintzaileak sustatzeko oinarriak finkatzeko.
ELACONTI proiektuan Asturias, Nafarroa, Extremadura, Kanariak, Katalunia, Balentzia eta Euskadiko erkidegoko zazpi Lanbide Heziketako Hezkuntza Zentro parte hartzen dugu. Hala nola 2 elkarte, 3 enpresa, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Gaietarako Saila, Elgoibarko Udaletxea eta 11 erakunde, 2011-12 ikasturtean zehar, tresna terapeutiko honen ezartzerako esperientzia pilotua posible egin dutenak.
Parte hartzen duen zentro bakoitzaren eginkizunen koordinazioa MEKA Elgoibar Goi Lanbide Heziketako Ikastetxe Berariazkoak garatua izanen da, gainontzeko erakundeen parte hartze gogotsuarekin.
Nafarroan, gaur egun animaliekin terapiaz lan egiten duten honako erakundeek proiektuan parte hartzen dute:
- Bilau hipika (Iheltz, Nafarroa).
- Monjardín eguneko egoitza.
- AMMA Mutiloa Adinekoen Egoitza.
- OLLARAN – Gure Sustraiak Baserri-Eskola.
Ver en Lengua de Signos Española
Praktika profesionalen trukeen ARCE programa
Gure zentroa, IES Príncipe Felipe (Madril), IES Eskurtze (Bilbo) eta IES Antoni Maura (Palma) batera, parte hartzen du Eskola Taldeen ARCE programan bigarren urte jarraian, “Madril, Iruña, Bilbo eta Palmako Haur Eskoletan Praktika profesionalen trukeen Sarea” proiektuarekin.
Programa hau, Madrilgo IES Príncipe Feliperekin 2008 – 2009 ikasturtean hasitakoaren jarraipena da.
Lau zentroen arteko lankidetza proiektu honek helburu bezala dauka:
- Hezkuntza Zikloaren garapenaren kalitatea hobetu parte hartzen duten zentro bakoitzean.
- Beste erkidegoetako Haur Eskoletara praktiketako ikasle bezala joatea .
- Haur Hezkuntzako Lehenengo Ziklora aplikatu daitezkeen metodologia berrietan sakondu eta aztertu.
Proiektuak, gainera, lau zentroen truke esperientziak biltzen dituen blog bat dauka.
Ver en Lengua de Signos Española
Gela saioetan eta jardute osagarrietan parte hartzea
Besteak beste:
- Iruñerriko Mankomunitatea. Ingurumen Hezkuntza programak.
- TRANSEDUCA –Eskola eta Ikastetxeentzako antzerkia.
- San Jorgeko Eskola Publikoa.
- Centro Europeo de Empresas e Innovación (CEIN).
- CCOOren Prestakuntza eta Enplegurako Zentro Integrala (FOREM).
- Centro de Referencia Estatal de Autonomía Personal y Ayudas Técnicas – CEAPAT Larderokoa.
- ANFAS.
- Lizarrako ONCINEDA Zentroa.
- Talleres Auxiliares de Subcontratación Industria Navarra – TASUBINSA.
Ver en Lengua de Signos Española
Heziketa kurtsoetarako gelen lagatzea
Gure zentrotik, antolaturiko kurtsoetan irakasleentzat plazen truke, gelak uzteko hitzarmenen bidez, heziketa antolatzen duten erakundeekin hitzarmenak ematen dira.
Orain arte elkarlanean ibilitako erakundeak eta eskainitako zenbait kurtso honakoak dira:
- Instituto de Métodos Grupalesekin (I.M.G)
- “Taldeak eramaterako Teknika aktiboetara sarrera” Roberto de Inocenciorekin (zenbait Edizio)
- “Rolen Teoria akzioan” Sue Danielekin (Australia)
- “Sexualitate eta generoa” Arsa Kayirekin (Turkia)
- “Gatazken kudeaketa psikodramatik”
- BIDARIrekin, Heziketa eta Aholkularitza
- “Lantaldeen Gainbegiratze teknikak”
- “Gainbegiratzeari aplikaturiko antolakuntza konstelazioak”
- “Talde gogoetatsuen metodologiatik aurrera metagainbegirazioa” Blas Camposekin
- “Sentitutako Ipuinak, ipuinaren sena” tailerra
- Iruñeko Udaleko Haur Eskolen Erakunde Autonomoarekin
- Heziketa mintzaldiak bere personal hezitzaileari
- XILEMArekin Bizikidetasunerako Esparruak
- “Adingabekoaren hezitzaile profesionalari beldurra ematen dioten eszenak” Elena López Barberárekin
- Gregorio Armañanzas Psikologoekin