2022-2023 ikasturtean Genero Berdintasuna Sustatzeko Eskaintza Modularraren bigarren edizioa egingo da eskolan.
Berdintasunaren sustapenaren eremuan prestakuntza zabaldu nahi duten Lanbide Heziketako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi-mailako teknikariei zuzendutako eskaintza da.
Gure ustez, oso lotuta dago eskolan ematen diren beste prestakuntzekin, eta, horregatik, matrikulatzera animatzen zaituztegu (gainera, gure lanbide-arloko tituludun ikasleek lehentasuna duzue sartzeko).
Prestakuntza arratsaldeko ordutegian egiten da, 15: 00etatik 20: 00etara, astean hiru egunetan (astelehena, asteartea eta osteguna), eta astean praktiketako lanaldi oso batekin osatzen da.
Izen-ematea ekainaren 22tik 29ra izango da.
Informazio gehiago hurrengo estekan aurki dezakezue eta honekin batera doakizue hezkuntza eskaintza honen sustapen bideoa.
Animatu!