Oferta modular Promoción Igualdad de Género

2022-2023 ikasturtean Genero Berdintasuna Sustatzeko Eskaintza Modularraren bigarren edizioa egingo da eskolan.

Berdintasunaren sustapenaren eremuan prestakuntza zabaldu nahi duten Lanbide Heziketako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi-mailako teknikariei zuzendutako eskaintza da.

Gure ustez, oso lotuta dago eskolan ematen diren beste prestakuntzekin, eta, horregatik, matrikulatzera animatzen zaituztegu (gainera, gure lanbide-arloko tituludun ikasleek lehentasuna duzue sartzeko).

Prestakuntza arratsaldeko ordutegian egiten da, 15: 00etatik 20: 00etara, astean hiru egunetan (astelehena, asteartea eta osteguna), eta astean praktiketako lanaldi oso batekin osatzen da.

Izen-ematea ekainaren 22tik 29ra izango da.

Informazio gehiago hurrengo estekan aurki dezakezue eta honekin batera doakizue hezkuntza eskaintza honen sustapen bideoa.

Animatu!

This entry was posted in Avisos, Avisos Destacados, Berri nabarmenak, Berriak. Bookmark the permalink.