Gizarte Integrazioa ikasten ari diren lehenengo mailako euskera, gaztelera eta erdipresentzialeko taldeek, CERMIN-ek (Desgaitasuna duten Pertsonen Ordezkarien Nafarroako Batzordea) emandako “JARDUNBIDE EGOKIAK DESGAITASUNEN BAT DUTEN PERTSONENGANAKO INTERAKZIOAN” izeneko tailerrean parte hartu dute.
Tailer hau, ikasleek garatu behar izango duten Autonomia Pertsonal eta Sozialaren sustapenerako proiektuaren aldez aurretiko sentsibilizazio fasean kokatzen da. Bigarren lauhilabete honetan zehar ikasleek, desgaitasuna/aniztasun funtzionala duten pertsonen autonomia pertsonala eta soziala sustatzeko lan egiten duten elkarteetan, proiektuaren diseinu eta implementazioa aurrera eraman beharko dute.