Eta zu, garbi ala kutsatuta?

Garbiketako LH Bereziko ikasleok garbiketa produktuen toxikotasunari buruzko proiektu bat egin dugu, ikastetxeak parte hartzen duen Sare Jasangarriak programaren barruan.

Abiapuntu gisa, erabili ohi ditugun garbiketa-produktuak eta horien osagaiak aztertu ditugu. Hainbat hitzaldi eta bideoren bidez, toxikoek gure organismoan hormonamailan eragiten dituzten ondorioak ezagutu ditugu, bai eta toxikoak urteetan ezkutuan egon daitezkeela ere.

Gainera, garbiketa-produktu ekologikoak saltzen dituzten establezimenduak bisitatu ditugu, alternatiba iraunkorragoak bilatzeko, hala nola zuritzeko perkarbonatoa edo ozpin zuria beira-garbitzaile gisa.

 Ikasitako guztia Mendekotasun Egoeran dauden Pertsonei Laguntzeko LHko zikloarekin erakusketa interaktibo batean partekatu dugu.

Eta zu, garbi ala kutsatuta?

This entry was posted in Berri nabarmenak, Berriak and tagged , . Bookmark the permalink.