Garbiketako LH Bereziko ikasleok garbiketa produktuen toxikotasunari buruzko proiektu bat egin dugu, ikastetxeak parte hartzen duen Sare Jasangarriak programaren barruan.
Abiapuntu gisa, erabili ohi ditugun garbiketa-produktuak eta horien osagaiak aztertu ditugu. Hainbat hitzaldi eta bideoren bidez, toxikoek gure organismoan hormonamailan eragiten dituzten ondorioak ezagutu ditugu, bai eta toxikoak urteetan ezkutuan egon daitezkeela ere.
Gainera, garbiketa-produktu ekologikoak saltzen dituzten establezimenduak bisitatu ditugu, alternatiba iraunkorragoak bilatzeko, hala nola zuritzeko perkarbonatoa edo ozpin zuria beira-garbitzaile gisa.
Ikasitako guztia Mendekotasun Egoeran dauden Pertsonei Laguntzeko LHko zikloarekin erakusketa interaktibo batean partekatu dugu.
Eta zu, garbi ala kutsatuta?