APSDko 1. mailako ikasleek tailer batez gozatu ahal izan dute Txiribueltaren eskutik.
Txiribuelta irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko kooperatiba bat da, eta pertsona guztiek, haien inguruabarrak eta bizi-baldintzak edozein direla ere, munduan leku bat dutela sinetsita sortzen da. Taldea osatzen duten pertsonak desgaitasun intelektual, fisiko eta/edo sentsoriala duten pertsonentzako jardueretan espezializatuta daude: estimulazio multisentsoriala Snoezelen kontzeptua eta uretako jarduera terapeutikoaren bidez.Hauekin, ikasleek beren proiektua ezagutu ahal izan dute. Pertsonan Oinarritutako Arretarekin lotura handia duena, eta beren pertzepzio eta sentsazioekin esperimentatu dute. Badakizue 7 zentzumen ditugula? Dastamena, usaimena, ukimena, ikusmena, entzumena, bestibularra (mugimendua) eta propiozepzioa (geure gorputzaren pertzepzioa: organoak, muskuluak…)