Maiatzaren 28an, ostirala, gaztelaniako Haur Hezkuntzako 1. mailako ikasleak Donostiara joan ginen San Telmo Museoa bisitatzera. Bertan, Anek Haur Hezkuntzako ikasleentzako eta familientzako tailerren eta jardueren eskaintza azaldu zigun. Museoa bisitatzeko aukera ere izan genuen.
Ondoren, Tabakaleran MediaLab bisitatu genuen . Bertan, Oihanak espazioetan zehar bisita egin zigun, eta familientzat zein haur txikientzat egiten dituzten jarduerak eta tailerrak azaldu zizkigun. Mila esker!