“Junior Job Coach” proiektuko diploma banaketa

C.I. Escuela de Educadoras y Educadores-Hezitzaile Eskola I.I. ERASMUS+KA2 “Junior Job Coach” proiektuan parte hartzen ari da

Europar proiektu honen kideak dira: ROC Midden Nederland (Holanda), Centre for Promoting Lifelong Learning (Rumanía), BFI (Austria), Cambridge Regional College (Reino Unido) y Nafar Gobernuko Hezkuntza Departamentua.

Helburua Junior Job Coach errola sustatzea da. Hau da, Lanbide Heziketako Goi Mailako ikasleek, Praktikak edota Lantokiko Prestakuntza modulua egin dutenek eta, ondorioz, lantoki munduan esperientzia dutenek, Erdi Mailako ikasleei laguntza ematea, ikasten ari diren erlazionaturiko eremu laboralean beren lehen prestakutza esperientza egiten ari diren ikaskide gazteagoak baitira.

Horretarako, Lanbide Heziketako Goi Mailako ziklo bat ikasten ari diren 22 gaztek (María Ana Sanz I.I.-ko 4  ikasle eta Hezitzaile Eskola I.I.-ko 18 ikasle) prestakuntza ikastaro batean parte hartu izan dute, ikastetxe honetako orientatzaileak emanda.

Behin prestakuntza zatia bukatuta, Proiektuaren fase honetako errekonozimendua eta diploma emateko ekitaldia egin da. Honetan Nafarroako Lanbide Heziketaren Zuzendari Nagusia den Tomás Rodríguez eta Lanbide Heziketaren Nazioarteko Burua den María Rozas izan ditugu ikastetxean.

 

This entry was posted in Berri nabarmenak, Berriak. Bookmark the permalink.