1.ASCT-ko bi ikasle gara, Iruñeko Gazte Etxeko eta Hezitzaileen Eskolako korrespontsalak. Informazio interesgarria jasotzen dugu eskolako erabiltzaileentzat, jarduera, ikastaro, lehiaketa, beka eta eskaintzen dizkiguten gauza guztien berri izan dezazuen.
Taldeka bitartekaritza programa bat da, non 15 eta 21 urte bitarteko gazteek, Oihane Mcguinness eta Karmele Oterosekin koordinatuta, lurraldeko egungo kultura eta artera hurbiltzeko bideak ezagutu eta bilatuko dituzten. Saioak 2024ko urriaren 10etik 2025eko apirilera bitartean izango dira, 17:30etik 20:30era, txandakako ostegunetan. 10 eta 15 lagun arteko 2 talde antolatuko dira gehienez.
Aurreko saioetan, taldeak hainbat erakusketa bisitatu zituen Ziudadelan, lore lehorrekin zianotipia postalak sortu zituen, hainbat artistaren lanak ezagutu zituen, Huarte Zentroa bisitatu zuen, collageak diseinatu zituen eta serigrafiaren munduan murgildu zen.
Izen-ematea orrialde honetan kokatutako formularioaren bidez egingo da. Ez da beharrezkoa aurreko saioetan parte hartu izana saio berrietan hasteko.
Aurreikusitako hurrengo saioak ondorengoak dira:
- Saioa, urtarrilak 30
- Saioa, otsailak 13
- Saioa, otsailak 27
- Saioa, martxoak 13
- Saioa, martxoak 27
- Saioa, apirilak 10
- Saioa, itxiera saioa, zehazteke
Proiektu honen bitartez, gazteek kultura ezagutu eta esperimentatzeaz gain, kultura birdefinitzeko eta haiena egiteko aukera gisa aurkezten da, lurraldearen egungo kultur panoraman aktiboki parte hartuz.
- INFO: taldeka.pamplona@gmail.com