kaixo, Berdintasunaren Aldeko Komandoa gara
15 egunean behin elkartzen garen ikasle talde bat. Genero desberdintasunari eta horrek eragiten digun moduari buruz hitz egiteko.
Komando bezala egiten dugun lehenengo ekintza, zainketei, haien garrantziari eta gizartean gutxi baloratzen denari buruzko jardunaldi hau prestatzea izan da.
Hemendik, emen ikasten ditugun lanbideak, zaintza horiekin zuzenean lotuta daudela aldarrikatu nahiko genuke.
Aukera hau baliatzen dugu, genero berdintasunarekin zerikusia duen edozein gaietaz hitz egin nahi izatekoten, zuen esanetara gaudela adierazteko.
Prest gaude zuen ikasgeletara, departamentura edo irakasleen klaustrora joateko, beharrezkoa edota interesgarria iruditzen zaizuen gai bati buruz hitz egiteko eta horrekin batera zuen zalantzak argitzeko.
Gurekin harremanetan jar zaitezkete irakasleen bidez.
Ondoren, gaurko jardunaldia Cristina Gil eta Katsiarina Radchanka dinamizatuko dute.