ERASMUS Irakasleak Reggio Emilian (Italia)

Joan den apirilean, gure eskolako Haur Hezkuntzako irakasle den Manuel Carmonak, CIP ETIko (Tutera) Marta García eta Marina Demarta irakasleekin batera, prestakuntza aberasgarriaz gozatzeko aukera izan zuten Reggio Emilian (Italia).
Aukera horri esker, Loris Malaguzzi pedagogoak sortutako mundu mailako haur hezkuntzan eragin handia izan duen hezkuntza ikuspegi horren ideietan eta printzipioetan sakondu ahal izan dute. Haren pedagogiak hezkuntza prozesuaren erdigunean jartzen ditu haurrak, eta ikasteko gai, trebe eta aktibotzat jotzen ditu hauek.
Egonaldian zehar, bere pedagogiaren funtsezko printzipioetako bat sakon ulertu ahal izan dute: haurrek “ehun hizkuntza” dituztela, hau da, mundua adierazteko, esploratzeko eta ulertzeko hainbat modu, hala nola artea, jolasa, hizkuntza, gorputza eta abar, eta atelierren ideiaren bidez garatzen direla. Ikuspegi horrek estimuluetan aberatsa den giroa eskaintzearen eta haurrengan sormena eta autonomia sustatzearen garrantzia azpimarratzen du. Ildo horretan, Malaguzzik hezitzailearen figura balioesten zuen erraztaile, behatzaile eta kolaboratzaile gisa, ezagutzaren transmisore gisa baino gehiago.
Malaguzziren pedagogiak arrasto esanguratsua utzi du haur hezkuntzan, bidai honek irakaskuntzarako eta ikaskuntzarako bide berri bat markatu duen bezala, etorkizuneko haur hezitzaileen irakasle gisa jarraitu beharrekoa.
This entry was posted in Berri nabarmenak, Berriak, Noticias, Noticias Destacadas and tagged . Bookmark the permalink.