Paderborn-etik etorri berri gara, eta bertako “Helene-Weber-Berufskolleg des Kreises” gizarte-arloko lanbide-heziketako zentroan aste batez izan dugun esperientzia partekatu nahi dugu. Asko dugu kontatzeko, baina gure egonaldi osoan irakasleek izan duten harrera beroa eta laguntza azpimarratu nahi dugu.
Haien ikasleekin eseri ginen haien geletan, eta haien irakasle-gela abegitsua ezagutu genuen. Pedagogiaz eta didaktikaz hitz egiteko aukera izan genuen, eta, aldi berean, kafe bat eta te beroa hartu genituen. Atseginez hartu genituen bertan dituzten ikasleen topaguneak, Lanbide Heziketako campusa eta gizarte-hezkuntzako profesionalen lana ezagutzeko aukera. Horretaz gain. emozioak eta haurren garapen integrala basoan dagoen haur eskola batean zein urbanoagoa den beste batean nola lan egin behatzeko aukera izan genuen. Benetan esperientzia profesional eta pertsonal aberasgarria izan da!