Ikasturte honetan, azaroaren 25eko gaia emakume izateagatik emakume guztiok pairatzen ditugun eguneroko indarkeria guztien (mikromatxismoak) sentsibilizazioan, detekzioan eta analisian oinarrituko da. Indarkeria horiek gure alderdi guztiei eragiten diete, bai maila indibidualean, profesionalean, bai sozialean, eta badakigu gure bizitzetarako hain egunerokoak, larriak eta arriskutsuak ez diren beste indarkeria batzuen oinarria direla. Ikastetxe gisa lan egin behar dugu adostasuna, errespetua eta berdintasuna errealitate izan daitezen.
Goizeko taldeok, oroitzapena azaroaren 23ra eramango dugu. Hitzaldiak ekitaldi-aretoan egingo dira, eta dinamikak, berriz, talde bakoitzari dagokion gelan.