Iragazi motagatik
Iregazi gaiengatik
Author Archives: jose amilibia
GENERO BERDINTASUNAREN SUSTAPENA LANBIDE HEZIKETAKO IRAKASLEEN 1. TOPAKETA

Iruñeko Hezitzaileen Eskolako Genero Berdintasunaren Sustapena goi mailako bi irakaslek, Genero Berdintasunaren Sustapena Lanbide Heziketako irakasleen 1. topaketan parte hartu dute. Madrilen egingo da apirilaren 25ean eta 26an.
8M

Gaurko egunean, Eskolako lau ikasleek berdintasun teknikariek egindako jardunaldia oroitzeko eta aldarrikatzeko manifestua, Udaletxeko Plazan irakurri dute.
JO! PANTAIAK

Joan zen asteartean 21, 1.ASCTeko ikaslek parte hartu zuten Nafarroako Errege Artxiboan INJek antolatutako Jo!Pantaiak jardunaldian. Jardunaldia oso aberasgarria izan zen, eta gazteek pantailen erabilerarekin eta abusuarekin lotutako hainbat gai jorratu ziren.
Azaroak 25: Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna

Ikasturte honetan, azaroaren 25eko gaia emakume izateagatik emakume guztiok pairatzen ditugun eguneroko indarkeria guztien (mikromatxismoak) sentsibilizazioan, detekzioan eta analisian oinarrituko da. Indarkeria horiek gure alderdi guztiei eragiten diete, bai maila indibidualean, profesionalean, bai sozialean, eta badakigu gure bizitzetarako hain egunerokoak, … Continue reading →
22-23 ikasturte amaierako festa

Joan den 16an ikasturte amaierako jaia eta ondorengo bazkaria ospatu genituen eskolan ASCTko 1. mailako taldeak antolatuta. Primeran pasatu genuen, mila esker antolatzaileei. Argazki gehiago
Haur Hezkuntzako ikasleen ONLINE bisita Arbizuko Kattuka haur eskolara

Maiatzaren 31n Arbizuko Kattuka haur eskola bisitatzeko aukera paregabea izan genuen. Eider Gardek eta Izaskun Larriónek, , hezitzaile eta zuzendariak, bisita pribilegiatu bat egin ziguten beren eskolara, berau sostengatzen duen proiektua azaltzeko. Eskerrak eman nahi dizkizuegu zuen prestutasunagatik eta laguntzagatik, … Continue reading →
Nafarroako gazteen kalteberatasunari buruzko jardunaldia

Gaur. martxoak 24, eskolako 7 ikaskideek, Nafarroako Gazteriaren Institutuak eta NUPek nafarroako legebiltzarrean izan den “Nafarroako gazteen kalteberatasunari” buruzko jardunaldian parte hartu dute. Gaiari buruzko hainbat komunikazio eta azterlan aurkeztu dira, eta parte hartu duten gazteen arteko elkarrizketarekin amaitu da. … Continue reading →
ASCT Gazteizko gizarte etxeak ezagutzen

Pasa den ostegunean, martxoak 23, ASCT zikloa (lehena eta bigarren maila) Gasteizera joan da, bi gizarte etxe bisitatzera ( Salburua y Zabalgana). Salburuako Miren (koordinatzailea) eta Sara (kultur kudeatzailea), hiriko zerbitzu hauen egitura, eskaintzen dituzten zerbitzuak, nola antolatuta dauden eta abar azaldu dizkigute … Continue reading →
1º ASCT Bertizko natur parkea bisitatzen

Joan den asteazkenean, hilak 9, Bertizko natur parkea bisitatu zuten ASCTko 1. mailako ikasleek. Eskaintza turistikoa ezagutzeko aukera izan genuen, baita parkeak eskaintzen dituen aisialdi eta denbora libreko baliabideak ere. Mila esker Maitane eta Luisari zuen dedikazioagatik. Primeran pasa genuen!
1. ASCTek Iruñeko Gazteriaren Etxea bisitatu du

Gaur, ASCTeko 1. mailako taldeak Iruñeko Gazteriaren Etxea bisitatu du. Bertan, zerbitzuei, ekipamenduei, betekizunei, kudeaketari eta abarri buruzko galderak egin eta instalazio guztiak ikusi ahal izan dituzte. Eskerrik asko guztiagatik.