GENERO BENDINTASUNA SUSTATZEKO ILASLEEN ESTATUKO TOPAKETA

Joan den astean, urtarrilaren 23tik (osteguna) 25era (larunbata), Genero Berdintasuna Sustatzeko ikasleen Estatuko Topaketara joateko aukera izan genuen.

Iruñeko Hezitzaileen Eskolatik Genero Berdintasuna Sustatzeko Goi Mailako eta Eskaintza modularreko ikasleak bertaratu ginen.

Aukera bikoitza izan da: Nafarrotik kanpora joatea beste txoko batzuk ezagutzeko eta gure erkidegoko pertsonekin harremanak estutzeko.

Horrelako topaketa batez gozatu ahal izatea pribilejio handia izan dela sentitzen dugu. Denbora laburra izan arren, jasotako prestakuntza, pasadizo dibertigarriak, ideia berriak, lagun berriak eta helburu berberak dituzten pertsonekin osatutako sare sozial polita sortu dugula iruditzen zaigu.

Urtarrilaren 24an, ostirala, Castellongo Unibertsitatera joan ginen jardunaldi trinko batean parte hartzera.

Goizean ekimenaren inaugurazioa izan zen ekitaldi-aretoan. Berdintasunaren arloan adituak diren hainbat adituren hitzalditara joan ginen. Bertan, Isonomia Fundazioak nola egiten duen lan ikasi genuen eta Berdintasun Sarea Valentzian nola garatu den ezagutu genuen.

Berdintasun-eragileen eta berdintasuna-sustatzaileen arteko elkarrizketa izan zen gero. Profesional bakoitzaren funtzio espezifikoak zein diren ulertu ahal izan genuen benetako esperientziak entzunda.

Arratsaldean, hainbat tailerretan  parte hartu genuen. Txandaka, eskoletako ikasleek jarduerak egin zituzten.

Ahalik eta gehien aprobetxatu dugu topaketa hau, eta indarrez, energiaz, itxaropenez eta positibismoz beteta itzuli gara.

This entry was posted in Berri nabarmenak, Berriak, Noticias, Noticias Destacadas and tagged . Bookmark the permalink.