Viaje a Mataró Integración Social

El alumnado de Integración Social de la Escuela visita el instituto Josep Puig i Cadafalch de Mataró.

Ikasturte honetan egindako trukearen barruan, ekainaren 7tik 10era bitartean, Kataluniako hiriko irakasleek eta ikasleek harrera egin ziguten. Egun hauetan, Gizarteratzearen ikuspegia zabaltzen lagundu duten auzoak eta gizarte-erakundeak bisitatzeko aukera izan genuen, askotariko gizarte-errealitateetan nola esku hartzen den ezagutuz.

La klosca enplegu bereziko zentroa bisitatzen. Bertan buru-nahastea duten pertsonek lan egiten dute eta arrautza ekologikoak ekoizten dituzte.

Rocafonda auzora bisita. Bertan, María Majók erakutsi egiten digu, eta auzoaren historia, auzo-mugimenduena, elkarteena eta abar kontatzen ditu. Gainera, bertako gizarte-langilearekin elkartu ginen.

 

Magin antzerki taldea: etxegabetasun egoeran zeuden pertsonek egindako antzezlan batez gozatu ahal izan genuen, ondoren haiekin topaketa bat izan genuen.

Ateneu de Sant Roch bisitatzen:

 

Divertsitate funtzional intelektuala duten pertsonentzeko Centro ocupacional “el maresme bisitatzen:

 

Eskolatik oso eskertuta gaude gure agenda antolatzeko izan duten inplikazioagatik, zalantzarik gabe inoiz ahaztuko ez duten prestakuntzarako mugarria izan delako.

Eskerrik asko, Institut Puig i Cadafalch.

 

This entry was posted in Berri nabarmenak, Berriak. Bookmark the permalink.