Hezkuntza proiektua

Ver en Lengua de Signos Española

Hemen, geurea bezalako zentro publiko baten nortasun ezaugarri nagusiak biltzen ditugu, hala nola gure hezkuntza eredua eratzen duten erreferentzia nagusienak.

Nortasuna, egitekoa eta hezkuntza printzipioak

Ver en Lengua de Signos Española

Nortasuna

Zentro publikoa garenez, gure izaera ez-konfesionala, ideologia askotarikoa eta, adierazpen askatasunaren eskubideari kalterik egin gabe, inongo ideologian adoktrinatzeari uko egiten dio.

Ver en Lengua de Signos Española

Egitekoa

Egitekoa daukagun betekizunaz zehaztua dator:

  • Hezkuntza zentroa.
  • Centro Lanbide Heziketa zentroa.
  • Baliabide publikoa.

Ver en Lengua de Signos Española

Hezkuntza Zentroa

Gure lanaren helburu nagusi bat, nahitaezkoa ez den eta goi izaerako irakaskuntza publikoaren markoan, egindako ekintza bildumak, ikasleen bilakaera eta heltze prozesua finkatzea da, pertsonaren hezkuntza integralean aurrera eginez, era honetan gizartean bere garapena eta sartzea baimenduz.

Gure zentroan garatzen diren titulazioen izaeragatik, hezkuntza osagai hau ez da soilik hezkuntza zentro baldintzari loturiko zer edo zer, baizik, gainera zentro bezala gure baitan hartzen dugun trebakuntza profesionalaren helburuarekin guztiz bat dator. Titulazio bakoitzaren aurretiko elementu bezala pertsona helduak, nagusiak eta gizarte doipen egokikoak izatea planteatzen da, horrela, hortik aurrera, beraien eginkizunak apropos egiteko gaitasuna izateko.

Ver en Lengua de Signos Española

Lanbide heziketa zentroa

Gure zentroak, titulazio ezberdinak eskaintzen ditu, baina guzti horietan ekintza soziohezitzailearen profesionalak hezitzea da helburua. Bere lana gune eta berariazko ezaugarri ezberdinetan garatuko da, baina beti pertsonekin kontaktu zuzenean izanen da.

Ikasketen amaierako izaera onartzen dugu, eta beraz, gure ikasleen laneratzearen lorpena. Hala eta guztiz ere, ikasketa hauek unibertsitate heziketako beste mailetara sartzen uzten dute.

Ver en Lengua de Signos Española

Recurso público

Gure lana ez bakarrik ikasleari baizik bere inguruneari ere zuzenduriko zerbitzu batbezala ulertzen dugu, funtsean orientatzen diren sektore profesionalaren berariazko errealitatera eta, ondorioz, bere lanaren jasotzaileak diren pertsonei.

Hezkuntza hauei ematen diegun ikuspegia, Nafarroako errealitate profesionalarekin bat egindako atxikipenei erantzuten die. Zentzu honetan, sektore profesional honen duintasunean eragina izanen duen eragile bat izateko asmoa dugu, bai hezkuntza egoki bateko pertsonen gehitzeagatik, bai gaur egun eginkizun horiek betetzen duten pertsonen birziklapeneko laguntzagatik

Pertsonekiko lan soziohezitzailea gizartearentzat garrantzizko eremu bat dela uste dugu, era zuzenean garatzeko, hezkuntza egoki bat behar duena eta, azken finean, eginkizun konplexu sorta bat dakarrena –erreferente nagusi bezala pertsonen duintasunari begirunea barne dagoelarik–. Ideia honek, erakundeak, nola parte hartzen dutenei lagundu beharra die, beraien arreta hobetzen honek daukan balioa emanez. Eta, azken finean, gizarte hobeago baten lorpena.

Gure zentroaren baliabide materialak (instalazioak, liburutegia eta zentro dokumentala, ekipoak, etabar…), hala nola baliabide pertsonalak (aholkularitza lanak, auzitegiak, ikerketa…), nabarmenduriko helburuekin bat datozen gizarte eta lan ekintza baterako izanen diren ekimen eskura jartzen dira.

Era berean, gure ikasleen hezkuntza, hala nola bere inguru sozial edota profesional hobeagoko baterako egokiak uste ditugun behar adina ekintza garatzen ditugu: Jardunaldia, kongresuak, azterketa eta ikerketak, etabar…

Ver en Lengua de Signos Española

Hezkuntza printzipioak

Gure zentroan ematen diren hiru hezkuntzek pertsonekin kontaktu zuzenean egindako lana, ingurunea eta, normalean, lantalde baten markoa daukate amankomunean.

Giza erlazio testuinguru horietan lan egin ahal izateko, Hezkuntza ezin da soilik izan teorikoa edo teknikoa, zeren badaude alderdi pertsonal asko ere jokoan jartzen direnak: gure baloreak, taldean lan egiteko gure aldez aurreko jarrera, gure gaitasuna frustrazioa jasateko, gure beldurrak, nahiak…, garrantzitsua da hauek hausnartu eta barneratu izana.

Azken finean, komunikaziorako gaitasun egokia izatean datza, bere ezagutza pertsonalarekin “kontaktu” maila nahikoa edukitzea posible egitea. Era honetan, bere burua lan egiten duen pertsonagandik ezberdintzen jakingo du. Bitartekotza izaerak hala eskatzen duenean, erlazio agurgarri bat eratu ahal izango du, eta pertsona horrentzat baliozko erreferente heldu bat izan.

Horregatik, hezkuntzan lanbide hauetara iritsi nahi duten ikasleek landu beharreko elementu hauek gehitzen dira. Horrela, talde handi eta txikietan hezkuntza guneak existitzen dira, gogoeta honetara orientaturik: bakarkako tutoretzak, gainbegiratzea, komunikazio tailerra, etabar…

Hezkuntzaren multzoak, izaera teoriko-praktiko bat dauka, non erreferentziarik garrantzitsuena errealitate profesionalerako prestatzea da. Praktikek balio handia dute. Lehenengo ikasturtean, dagoeneko, mundu profesionalera lehendabiziko gerturatze bat egiten da. Bigarrenean, Lantokietako Hezkuntza modulua egiten da, lanaldi erdira, sektoreko erakunde batean sartzea suposatzen duelarik.

Hezkuntzako jarduera multzo hauek, dagoen errealitate profesionalerako sarrera errazteko bideraturik daude, hala nola ardura emandako zereginak era egokian egiten jakitea.

Helburu honen lorpenerako, gure hezkuntza eredua eratzen duten zenbait elementu aipatu nahi ditugu. Estatuaren legedi eta hezkuntzaren foru ordenazioan adierazirik datorrenarekin batera, guk gure hezkuntza proiektua garatzen dugun marko orokorra dira.

Ver en Lengua de Signos Española

Printzipio orokorrak

  • Hezkuntzaren profesional eta bukaerako izaera.
  • Hezkuntza hiru mailetan ulertzen dug:
    • Kognitibo – teorikoa (jakin)
    • Praktikoa (egiten jakin)
    • Profesionala ( izaten jakin – nortasun eta gaitasun profesional argi bat)

Soilik hiru maila horien garapen harmonikoak hezkuntzaren azkeneko helburura eramaten du, eta era berean ikasle pertsona bakoitzaren partetik konpromiso bat suposatzen du: “bera, bere osotasunean, hezkuntzaren helburua da”.

  • Ikasle bakoitza, benetan ikasketa horiek burutzera iritsi eta profesionala izan nahi duen pertsona heldu bat dela uste dugu. Pertsona bakoitza bere hezkuntza prozesuko arduradun nagusia daEskola, prozesu hori zaindu eta kontrolatu baino gehiago, ikaslearen heldutasun pertsonal eta profesionalerako baliabide bat da.

Ver en Lengua de Signos Española

Elementu metodologikoak

  • Ikaslea, heldua eta bere hezkuntza prozesuaren arduraduna den pertsona bezala hartu.
  • Hezkuntza hasieratik praktika egitea. Hauek dira heziketaren erreferentziako elementu iraunkorrak.
  • Eskolako bizitzaren inguruan planteamendu “paradigmatikoa”. Ikasle, irakasle, erakunde, etabarrekin aldi berean gertatzen diren gertakari ezberdinak, heziketa lanaren jarduera profesionalean benetan gertatzen denaren “antzeko” edo eredu bezala azaltzen eta ekiten zaie. Zentzu horretan, gertakari hauek “hezkuntzaren helburu” dira.
  • Printzipio hau zeharkakoa eta hezkuntza gune guztietan aplikatu beharreko delakoaren begirunea, guzti horretan aurrera egitea posible egiten duten hezkuntza gune berariazkoen izatearekin batera. (gainbegiratzearen gehitzea hezkuntza tresna bezala).
  • Talde – klasearen eraikuntza hezkuntza tresna bezala. Normalean klasera joatea eta horrela beraien artean ezagutu eta hartu emanak izatea suposatzen du.
  • Egiten diren azterketa, lan, jarduera, ariketak, oroimen alderdiko baliabideak mugatzen saiatzen gara eta, ostera, lantze eta hausnarketa elementuak indartzen ditugu. Era berean, irakaslearentzat kontrolerako edo ebaluaketarako elementu bat baino gehiago, hezkuntzan aurrera egiteko baliabide bat bezala ulertzen da, eta ikasleak berak bere martxa ebaluatzeko tresna bat.