Atzo, hilak 22, emakumeen aurkako indarkeriaren eguna ospatzeko, Gizarte Integrazioko taldeek, erdipresentziazko modalitatean eta Berdintasuna Sustatzeko Kualifikazioan, hainbat jarduera egin zituzten. Ikasleek berek dinamizatu zituzten, eta, amaitzeko, Ruth Iturbide adituak generoindarkeriari eta ezgaitasuna duten emakumeei buruzko hitzaldia eman zuen.
Eskerrak eman nahi dizkiogu Ruthi harekin partekatutako eta ikasitako guztiagatik.