Lanbide Heziketako prestakuntza eskaintza

Ver en Lengua de Signos Española

1986tik gure zentroa bitartekotasunaren giza-hezitzaile profesionalen hezkuntzan ibili da. Lehenago, Lanbide Hezkuntza II barruan –Gizarte Egokitzapen Teknikari Espezialistaren trebakuntzarekin–. Gaur egun, “Soziokultural eta Komunitatearentzako Zerbitzuen” familiaren barruko goi mailako heziketa ziklo berriak ematen ditugu.

Gure hezkuntza eskaintza guztia, “Oinarrizko hezitzaile” kontzeptuaren bidez antolatzen dugu; giza-hezitzaile ikuspuntu batetatik pertsonekin esku-hartze zuzenaren ezaugarri komunengatik egindako apustua.

Gainera, garbiketa eta zerbitzu orokorrezko lanetara orientaturiko hasierako lanbide-prestakuntza bereziko programa bat ere ematen dugu (H.L.P.B.P.) .

Ver en Lengua de Signos Española

 

Goi Maila

Zikloak, bi ikasturte akademikokoak dira, gehien bat praktikoak. Lehendabizikoak, zikloko prestakuntza teorikoko zati gehiena biltzen du. Hala ere, sektoreko erakunde eta enpresetan praktikak egiten dira ere. Bigarren urtean Lan Zentroetako Prestakuntza modulua ematen dugu, sektoreko erakunde batean lanera sartzea suposatzen duena. Ikasturte osoan zehar lanaldi erdiko erregimenean egiten da eta zentroan alde teoriko batekin osatzen da.

Goi mailako heziketa ziklo bat gainditzerakoan, Goi Teknikari titulua lortzen da. Berarekin, Unibertsitatera sartu daiteke zuzenean, edozein graduzko ikasketetara, Unibertsitatera Sarrera-Probarik egin gabe. Gainera, soziokultural eta komunitatearentzako zerbitzuetakolan familiako goi mailako heziketa ziklo bat gainditzeak, gizarte eta zuzenbideko zientzietako adarrekoak diren graduzko unibertsitateko ikasketetan sartzeko lehentasuna ematen du.

Pertsonen heziketa denbora luzatu denez, heziketa ziklo mota bat ikastea halakoa izan daiteke:

    • Lan batera heltzeko era bat, bere izaera teoriko–praktikoa dela eta.
    • Unibertsitatean geroago jarraitzen den heziketa bidearen zati bat.
      Heziketa ibilbide honek, Unibertsitatera, lanbide erreferentzi batez eta errealitatearen ezagutza praktiko handiago batez sartzea posible egiten du.
    • Ikasketak, lan munduan sartzearekin bateratzeko bide bat.

    Irakaskuntza hauetara sartu ahal izateko honako suposiziotatik bat betetzea beharrezkoa da:

Ver en Lengua de Signos Española

Goi Mailako

Profesional bat da zeina bereizten den zuzenezko giza-hezitzaile esku-hartzeagatik. Heziketa estrategien bidez zenbait egoera pertsonal eta gizartekoak aldatzera eramaten du. Horrela, talde sozialen dinamizatzaile eragile bezala ulertzen dugu. Bere prestakuntzaren muina, taldeen ardura eta dinamizazioa da.

Ver en Lengua de Signos Española

Animazio soziokulturaleko eta turistikoko goi-mailako gradua (Eskuorri)

Gizarte eta hezkuntza arloko zuzeneko esku-hartzea ezaugarri duen figura profesionala da. Egoera pertsonal eta sozial jakin batzuk aldatzeko balio du, hezkuntza-estrategien bidez. Hori da gizarte-taldeen eragile dinamizatzailea. Bere prestakuntzaren muina taldeen arreta eta dinamizazioa da.

Goi Mailako Integrazio Soziala (Eskuorri)

Integrazio soziala, pertsona eta taldeen zuzeneko arreta eta zainketagatik definitzen da..

Bere heziketan, funtsezko enfasia pertsonen arreta giza-hezitzailea da. Esku-hartze eremua oso zabala da, nahiz eta, gizarte zailtasunezko sektoreekin heziketa ekintzeilehentasuna eman (arriskuan dagoen haurtzaro-gaztaro, droga-mendekotasunak, delinkuentzia, eta abar.), eta eremu soziosanitarioa, non heziketa lana zainketa pertsonal eta oinarrizko osasun arreta nahasten dituenak (adinduak, minusbaliotasunak, eta abar).

Titulu hau, gainera, aktiboan dauden langile modalitatean (lehenagoko eskaintza singularra) profesionalei zuzendurik eskaintzen da.

Ver en Lengua de Signos Española

Goi Mailako Haur Hezkuntza (Eskuorri)

Bere lanbide eremua 6 urte beheko haurren hezkuntza da, beraien garapen osoa, joko, sormen, partaidetzaz, afektibitatearen garapenaz, psikomotrizitateaz, autonomia pertsonalaz eta soziabilitateaz sustatzeko.

Ziklo hau gaztelania eta euskara modalitateetan ematen da. Gainera, 2010-11 ikasturtetik, titulazio honetako zenbait moduluen urrutiko hezkuntzako eskaintza bat badago (on-line). 2012-2013 ikasturtean, ziklo osoa eskainiko da.

Goi Mailako Genero Berdintasunaren Sustapena

Lanbide-irudi honek emakumeen eta gizonen arteko tratu- eta aukera-berdintasuna sustatzearekin lotutako ekintzetan zuzeneko gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartzearen bidez gauzatzen du bere lanbide-jarduera, esku-hartze sozialaren eremuko estrategiak eta teknikak aplikatuz, sexuagatiko diskriminazio-arriskuko egoerak hautemanez eta emakumeen parte-hartze soziala bultzatuz.
Ziklo hau gaztelania modalitatean eta arratsaldeko ordutegian emango da.
Praktikak egiten dira lehen eta bigarren mailetan.

 

Ver en Lengua de Signos Española

 

Erdi Maila

Irakaskuntza hauetara sartu ahal izateko honako suposiziotatik bat betetzea beharrezkoa da:

    • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo maila akademiko altuagoko tituluarenjabetzan egon.
    • Hasierako lanbide prestakuntza programa (HLPP) bateko derrigorrezko moduluakgainditu izana.
    • Hezkuntza administraritzak baimenduriko zentro publiko edo pribatuetan Maila erdiko zikloetara sartzeko berariazko heziketa ikastaroa gainditu izana. Kasu honetan, gutxienez hamazazpi urte edukitzea eskatuko da, proba egindako urtean edo sarrera ikastaroaren hasierako urtean beteak.
    • Maila erdiko heziketa ziklorako sarrera proba gainditu izana (behintzat, gutxienez hamazazpi urte edukitzea eskatuko da, proba egiten den urtean beteak) prueba de acceso a ciclos formativos de grado medio (se requerirá tener, al menos, diecisiete años, cumplidos en el año de realización de la prueba).
    • 25 urte baino gehiagokoentzako unibertsitaterako sarrera proba gainditu izana.

Ver en Lengua de Signos Española

Erdi Maila dependentzia egoeran dauden pertsonen Arretan (Arreta Soziosanitarioa) (Eskuorri)

Lanbide irudi bat da menpeko pertsona sektore zabal baten arretara zuzendurikoa. Esku-hartze sozio-sanitario-hezitzaileagatik bereizten, pertsonen atentzio zuzenaren bitartez, zainketa ekintzen antolaketa, dinamizazio eta ebaluazioetatik aurrera; garbitasuna eta txukuntasuna; aisia eta astialdia; halaber pertsonal eta famili motibazioan, galera eta doluan laguntzeaz bestalde.

Oraingo ikasturtean zehar gure zentroan, aipaturiko tituluaren lan profilarekin erlazionaturiko lanbide gaitasunen akreditazio eta ebaluazio prozesuez soilik arduratzen da.

Ver en Lengua de Signos Española

Hasierako Lanbide Heziketa Bereziko Programa (H.L.H.B.P.) (Eskuorri)

Minusbaliotasun psikikoagatik, edo D.B.H. bukatu ez dutelako eta Lanbide Heziketan inolako titulurik ez dutelako heziketa premia bereziko 18 urte baino gehiagoko gazteei zuzendua. Programa hauek helburu bezala oinarrizko heziketa eta lanbide bat ematea daukate, heldu, lan nola giza munduetara sarrera erraztuz, garbitasun eta zerbitzu orokorren bitartez trebatuz.

ESKAINTZA MODULARRA: GENERO BERDINTASUNAREN SUSTAPENA

21/22 ikasturtetik aurrera arratsaldez eta gaztelaniaz irakatsi den eskaintza modularra da.  

Bere lanbide-eremua zuzeneko gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartzea da, emakumeen eta gizonen arteko tratu- eta aukera-berdintasuna sustatzearekin lotutako ekintzetan, esku-hartze sozialaren eremuko estrategiak eta teknikak aplikatuz, sexuagatiko diskriminazio-arriskuko egoerak antzemanez eta emakumeen partaidetza soziala sustatuz.