Integrazio sozialeko 2. mailako ikasleek ekinoterapia zentro bat bisitatu dute

Gizarteratzeko 2. mailako ikasleek bisita egin ahal izan dute Labianoko Biki Blasco Ekinoterapia Zentrora, ONCEren “jolas inklusiboak” lehiaketako sariari esker.

Goiz polit bat konpartitu genuen Amaia eta Bikirekin, beren lana erakutsi ziguten, zaldiak erabiliz terapia, helburu nagusi hauek dituena: pertsonen bizi-kalitatea hobetzea, gizarteratzea eta familia integrazioa sustatzea, konfiantza, autoestimua eta erantzukizuna bezalako alderdiak areagotzea, eta giro natural batean terapiak sustatzea, besteak beste.

Gainera, zaldiekin coaching dinamika batzuk egiteko aukera izan genuen; oso esperientzia aberasgarria izan zen!

This entry was posted in Berri nabarmenak, Berriak, Noticias, Noticias Destacadas, Uncategorized @eu. Bookmark the permalink.