Esklerosi anizkoitzaren Nafarroako elkarteak (A.D.E.M.N.A.) bisita egin digu

Ostiral honetan, maiatzaren 7a, esklerosi anizkoitzaren Nafarroako elkarteak (A.D.E.M.N.A.) goiza pasatu zuen gure patioan, Gizarteratzeko 1. mailako taldeak antolatutako topaketa batean, Autonomia Pertsonala eta Soziala sustatzeko moduluan.

Ia hiru orduz, ikasleek eta elkarteko erabiltzaileek elkar hobeto ezagutzeko eta elkarren konpainiaz gozatzeko jarduerak egin genituen. Pandemia garaian ez zen erraza izan jarduera hau antolatzea, baina merezi izan zuen. Oso goiz bizia igaro genuen, mota guztietako musika dantzatzen, eta bingo bat jokatu genuen gure gaztainondoaren itzalean.

Mila esker hori posible egin duzuen guztiei!

This entry was posted in Berri nabarmenak, Berriak. Bookmark the permalink.