Zentroaren urteurrenak

Ver en Lengua de Signos Española

25 + …

Gure eskolak bere ibilbidea 1986an hasi zuen, orain dela 25 urte baino gehiago. Hori dela eta, joan den 2012ko ekainak 8an festa ireki handi batekin ospatu genuen gure 25. urtebetetzea. Bertara, denbora horretan zehar zentrotik pasa den jende kopuru handia agertu zen. Guzti haiei beraien agerpena, elkartasuna eta maitasuna eskertu nahi diegu. Eta beste 25 urte izan daitezela…

Festa zer nola Joan zen jakin nahi ezkero, gertakizunaren zenbait argazki eta bideo ikusi ditzazkezu.

20. urteurrena

2006–2007. ikasturtean, gure zentroaren 20. urteurrena zela eta, “Europar Gune Amankumunean soziohezitzaile esparruko Irudi Profesionalak” Nazioarteko Jardunaldiak antolatu genituen. Haietan bai hezkuntza alderdiak nola profesionalak aztertu ziren, hala nola kudeaketa eredu ezberdinak edo elkarte mugimenduaren egoera.

Zuen eskura txostenak eta mahai-inguruko parte-hartzeak jartzen ditugu, gainera lan-taldeen ondorioak.

Zentroko 20. urteurrenari buruzko informazioa zabaltzeko “Materialak eta agiriak” atalera sartu.